Mello Mendi Taldeak eta Arraintxori Ehiza eta Arrantza Klubak Petronorren dirulaguntza jaso dute Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskutik.
Babesa
Petronorrek Athletic Club-Olympique Lyonnais partidua ikustera gonbidatzen zaitu
Petronorrek, azaroaren 8an, San Mamesen jokatuko den Athletic Club-Olympique Lyonnais partidua ikusteko 4 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Muskizko Eskubaloi Klubak eta Kotarro Oilargorri Elkarte Kulturalak Petronorren dirulaguntza jaso
Muskizko Eskubaloi Klubak eta Kotarro Oilargorri Elkarte Kulturalak Petronorren dirulaguntza jaso dute Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetarako teknikariaren eskuetatik.
Carlos Gurpegik eta Koldo Agirrek Athletic sentimenduari buruz hitz egin dute Muskizen
Ehundaka pertsona izan ziren atzo Carlos Gurpegik, Athleticen jokalaria, eta Koldo Agirrek, entrenatzaile zurigorri ohia, Meatzari Aretoan, Athletic sentimenduari buruz eman zuten hitzaldian.
Munduko Pilota Batzarra Fundazioak, Bizkaiko Itzuliak eta Las Karreraseko Erretiratuen Elkarteak Petronorren laguntza jaso
Munduko Pilota Batzarra Fundazioak, Bizkaiko Itzuliak eta Las Karreraseko Erretiratuen Elkarteak Petronorren dirulaguntza jaso dute, kadete, gazte eta senior kotegorietan Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa antolatzeko, txirrindulari lasterketa bizkaitarra prestatzeko, bere lehen etapa Muskizen amaitzen baita, eta elkartearen gastuetarako, hurrenez hurren.
Sokorroko Ama ermitara bueltatu da
Sokorroko Ama ermitara bueltatu zen, igandean, Sokorrillo erromesaldian.
Saritua Gazteluberri aldizkariaren 2914 zenbakia
Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 2914 zenbakia izan da.
Magdalenako Jai Batzordeak eta Meatzaritzaren Museoak Petronorren dirulaguntza jaso dute
Urtero legez, Abantoko Magdalenako Jai Batzordeak eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Petronorren dirulaguntza jaso dute jaiak antolatzeko eta museoaren mantenurako, hurrenez hurren.
Victor Perez de Gezuragak: “heziketa ez dizu inork kenduko”
Repsol Fundazioaren hezkuntza eta prestakuntzako gerentea den Dolores Zamarra, Somorrostroko Heziketa Zentroko Zuzendaria den Juan Manuel Seco, eta Petronorren zuzendari orokorra den Victor Perez de Gezuraga bertan zeudelarik, atzo, entregatu zen, Petronor Findegiko Muñatones eraikinean, 2011-2012 ikastaroari dagozkion Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako diru-laguntzen bigarren zatia.

