Archivo por autor

Israelgo enpresen bisita Petronorrera

Israelgo Enbaxadaren misio ekonomikoak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta B Accelerator Towerrekin batera antolatutako Demo-day Israel jardunaldian, Cyber 2.0, EcowavePower, Enwize eta Terafence enpresa teknologikoak Petronorren izan ziren, eta Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Núñezek hartu zituen, elkarlanerako aukerak aztertzeko.
14 Aza 2022
ALBISTEAK

Alba-Petronorrek Bilboko Portua deskarbonizatzeko egingo duen ekarpena nabarmendu du Aitor Arzuagak

Aitor Arzuagak, trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filiala den Alba Free Energyren zuzendari nagusiak, portuak deskarbonizatzeko beharraz hitz egin zuen atzo, eta bere enpresak Bilboko portuan izango duen zeregina nabarmendu zuen. Arzuagak erresilientzia klimatikoari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen ‘Sustainable Port-Portu Jasangarria’ kongresuan. Honakoa Euskalduna Jauregian egin zen, eta Bilboko Portuak antolatu zuen, Merkataritza Ganberarekin batera.
09 Aza 2022
ALBISTEAK

Petronor Kultura Kanpusa bueltan da, inguruko ikasleentzako 15 hezkuntza-hitzaldirekin

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren hirugarren edizioa antolatuko du azaroaren 14tik 25era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, errespetua, elkarrizketa eta gizarte arazoen aurrean sentsibilizazioa sustatzen duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.
08 Aza 2022
ALBISTEAK

Zudaire: “Ezkerraldea-Meatzaldea Parkea plataforma eraginkorra izango da energia sektorearen eraldaketa bultzatzeko”

  “Ezkerraldea-Meatzaldea Parkea katalizatzaile eta lotura-puntu gisa arituko da, energiaren eta hidrogenoaren esparruan eragileak erakartzen laguntzeko”  adierazi du José Ignacio Zudaire Petronorren Giza, Antolaketa, Erakunde Harremanen, Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendari eta BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen presidenteak, Euskotek aldizkarirako egindako elkarrizketa batean.
07 Aza 2022
ALBISTEAK

Carlos Pascual: “Mineralizazio instalazio berria Petronor/Albak ekonomia zirkularraren alde egindako apustuaren adibide da”

Carlos Pascualek, Alba Emission Free Energy-ko Ekonomia Zirkularraren arloko arduradunak, Petronorren estrategia aurkeztu zuen, iraunkortasunarekiko konpromisoari dagokionez, eta CO2a mineralizazio prozesuaren bidez finkatzeko planta berriaren proiektuaren berri eman zuen, Izaitek (Iraunkortasunaren aldeko euskal enpresen elkartea) ekonomia zirkularrari buruz antolatutako jardunaldian.
31 Urr 2022
ALBISTEAK