ALBISTEAK

Repsol Racing Tour Muskizera heldu da

Repsolek Muskizera ekarri du Racing Tourra, konpainiak motor txapelketan daramatzan 45 urteak laburbiltzen dituen erakusketa interaktiboa. Erakusketa gaur eta bihar egongo da Malecon zelaiaren aurreko aparkalekuan.

25 Eka 2015
ALBISTEAK

VI. Petronor Futbol Kanpusa hasi da

VI. Petronor Futbol Kanpusa hasi zen atzo, Las Karreraseko Mortuero zelaian, 5-12 urte bitarteko 56 umeko lehen txandarekin.
23 Eka 2015
ALBISTEAK

DENOK BATERA ATHLETIC!

Petronorri esker, 2014-2015 denboraldian zehar 200 lagun baino gehiago joan dira San Mamesera eta beste sei Bielorrusia, Porto eta Torinora joan dira Athletic-a animatzera.
20 Eka 2015
ALBISTEAK

Simulakroa Bilboko Portuan

Gaur emergentzia simulakroa egin da Bilboko Portuan, Petronorren Itsas-terminalaren Portuko Instalazioen Babeserako Planaren (PIBP) araberako prozeduren eraginkortasuna frogatzeko asmoz, baita barneko langile zein kanpokoen (Portuko Agintaritza, inguruko enpresak eta segurtasun-indarrak) erantzunaren koordinazioa konprobatzeko ere.

19 Eka 2015
ALBISTEAK

Kai Jaia izango da bihar Bilboko Hareatzako pasealekuan

Portuko Agintaritzak haurrentzako jardunaldi ludikokulturala antolatuko du bihar, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioarekin batera, Bilboko Hareatzan, portuaren ateak gizarte guztiari zabaltzeko eta itsasadarraren ertzeko udalerriekin duen harreman historikoan sakontzeko asmoz.

19 Eka 2015
ALBISTEAK

Petronorrek ia 100 milioi eurotan hobetu du ustiapeneko emaitza

2008an hasitako krisiaren eraginez, eta ustiapeneko kontuaren emaitzak hurrengo urteetan gero eta txarragoak zirela ikusita, lehiakortasuna hobetzeko plana sortu zen 2013aren amaieran. Plan horren bidez ahalegina egin nahi zen eraginkortasuna handitzeko, prozesuen hobekuntza operatiboak eginez eta gastuei eutsiz. Planari Petronor Barria deitu zitzaion, eta sei ardatz ezarri zitzaizkion: kultura aldaketa, prozesuen optimizazioa, instalazioen erabilgarritasuna handitzea, eraginkortasun energetikoa, segurtasun eta ingurumen arloetako proaktibotasuna, eta egoera ekonomiko-finantzario kaskarraren hobekuntza.

17 Eka 2015
Prentsa-oharrak