Aitor Rodriguez eta Cristina Atienza Petronorrek Facebookean zozkatu dituen Athleticen bi kamiseta ofizialen irabazleak dira.
ALBISTEAK
Petronorrek prestatzen dituen teknikoen artean hirutik bi ingurukoak dira
Petronorrek, 2014-2015 ekitaldian zehar, goi mailako 75 tekniko langabetu planta kimikoko operadore bezala prestatuko ditu. Horietatik %60a inguruko hiru herrietakoak dira.
Repsolek petrolioa aurkitu du Mexikoko Golkoan
Repsolek kalitate oneko petrolioa aurkitu berri du, 150m-ko lodiera baino gehiagokoa, Estatu Batuetako Mexikoko Golkoan. Aurkikuntza Louisianako kostaldetik 352 kilometrotara dago, sakonera handiko uretan dagoen Leon izeneko hobian, Keathley Canyon 642 blokean kokatua.
The Guardian-ek Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuari egindako elkarrizketa
Petronor Repsol taldearen (%85,98) eta Kutxabanken (%14,02) petrolio eta gas enpresa euskalduna da. Duela gutxi bere sustrai nagusiak findegian egindako inbertsio egonkorrari esker, Petronorrek etorkizunean eskualdeko enpresarik garrantzitsuena izaten jarraituko duela ziurtatuta dago. Andreu Puñetek, 2014. urtearen hasieran zuzendari nagusiaren kargua bere gain hartu zuenak, The Guardian-ekin hitz egin zuen bai Petronorrek Euskadin egiten dituen lanei bai lan egiteko duen modu berritzaile eta jasangarriari buruz.
Herriko Aholkulari-taldea Abanton bildu da
Abantoren Herriko Aholkulari-taldea pasa den urriaren 15ean eratu zen, udaletxearen eskakizunez. Helburua herritarren eta enpresaren arteko elkarrekintza gunea sortzea da, hirutan bildu den, Muskiz-ren Herriko Aholkulari-taldearen ildotik.
Roberto Velascok berrindustrializazioaren aldeko apustua egiten du
Roberto Velasco Petronorren administrazio kontseiluko kideak bere azkeneko saiakera –“Salvad a la Industria Española”- aurkeztu zuen atzo Madrilen. Bertan gizarte zein herrialdeen garapenerako industria jarduerak duen garrantzia azpimarratu zuen.
Repsol eta Indra sarituak izan dira itsas instalazioetarako sortutako Segurtasun Teknologiagatik
World Oil argitalpen berezitua Repsol eta Indra saritu ditu bere HEADS (Hydrocarbon Early and Automatic Detection System) proiektuagatik, itsasoan hidrokarburoen ihesaldiak arin detektatzeko teknologia aitzindaria, energia industriaren instalazioen segurtasuna handitzen duena.
The Guardian-ek Andreu Pu
The Guardian egunkari britainiarrak Euskadiri buruzko gehigarri berezia argitaratu du, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuaren elkarrizketarekin; Findegia erreferentziazko euskal energia enpresa baita.
Salazar Jauregiak eta Mu
Salazar Jauregiak –Petronorren instalazioen barruan kokatua- eta Muñatoneseko Gazteluak ateak zabaldu zizkieten 120 bisitariei, larunbatean, Ondarearen Europako Jardunaldien XIV. edizioan.