Apirilaren 3an inauguratuko den Koke Plantaren proiektuaren baitan, Petronorrek indarrean jarri du kogenerazio-sistema, Findegiak bere barne-kontsumorako behar duen argindar eta lurrun-premiak asetzeko.
ALBISTEAK
Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen inaugurazioa
Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen, Koke Plantaren, inaugurazioa apirilaren 3an izango da, eta Felipe Printzea ekitaldian izango da.
Kontu-ikuspakenak Petronorren Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Kalitatearen kudeaketa ontzat eman du
Martxoaren 18tik 21era bitartean izandako Segurtasunaren, Ingurumenaren eta Kalitatearen Kudeaketa Sistemen kontu-ikuskapen programa kalifikazio onekin itxi egin da. Horrez gainera, hiru urtez, Ingurumen Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria mantentzea zein berritzea proposatu da.
Koke Planta edo FMU proiektua, Euskadiko inbertsiorik handiena
Koke Planta edo FMU (Fuel-olioa Murrizteko Unitatea) proiektua Euskadin inoiz izandako inbertsiorik handiena da, 850 milioi euroko inbertsioz.
Petronorrek Zalla BHI-ren ikasleen bisita izan du
Petronorrek Zalla BHI-ren bi ikasle talderen bisita izan du.
IV. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek 5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa antolatu dute, laugarren urtez. Aurten ere, Muskizko Malecon zelaian izango da, ekainaren 24etik 28ra bitartean, goizeko 9:45etatik 13:30etara, eta uztailaren 1etik 12ra, 9:45etatik 18:30etara.
G4 desulfurazio unitatea berriro abian
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, martxoak 19, G4 desulfurazio unitatea abian jarriko dela, egin beharreko lanak amaitu ostean. Abian jartzeak 2 egunetan zehar luzatuko da.
Repsolen Negozioen zuzendari nagusia Petronorren bisitari
Nemesio Fernandez-Cuesta Repsolen Negozioen zuzendari nagusiak Findegia bisitatu zuen ostiralean. Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusia eta Petronorren zuzendaritza taldea berarekin izan ziren.
Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU), merkatuaren eskarira egokitzeko modua
Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitateak (FMU) Findegiko ekoizpen-egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketari eta gasolioaren eskaeraren garapenari egokitzea du helburu.