ALBISTEAK

Istripugarritasuna hobetu da Petronorren

Azken datuen arabera, Petronorren izandako bajadun istripuak %42 gutxitu dira 2011an. Bajadun istripuen Frekuentzia Indize (FI) Orokorra 1.75ekoa izan da, bigarren daturik onena 2006tik hona.

16 Ots 2012
ALBISTEAK

Ideia Lehiaketaren azken balantza

Hobekuntzarako Ideia Lehiaketaren batzordeak bere ibilbideari amaiera eman zion atzo eta azken lau urteotako balantza egin, Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiarekin batera.

15 Ots 2012
ALBISTEAK

Bilbo pertsona ezgaituen integrazioaren alde

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia, Javier Inclan Repsol Fundazioaren Gizarte Sailaren zuzendaria, eta Eduardo Maiz Bilboko Udalaren  Gizarte Ekintza zinegotzia Bilbon bildu ziren atzo Repsol Fundazioaren “Integrazioaren aldeko martxan” parte hartzeko.

13 Ots 2012
ALBISTEAK

Auto elektrikoen lehen kontrol-gunea

IBIL enpresak gaur aurkeztu du BEC-en Europako lehen auto elektrikoen kontrol-gunea. Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsolek elkarrekin sortutako enpresa honek BEC-etik bertatik ikustatuko ditu Euskadin gaur egun indarrean dauden 109 kargalekuak. Bezeroek aldez aurretik kontsultatu ahal izango dute eskuko telefonoz non dauden kargalekuak eta baita erreserba egin ere.

 

 

08 Ots 2012
ALBISTEAK

Castresana irakaslea Petronorren bisitari

Jose Maria Castresana Euskal Herriko Unibertsitateko  Kimika Ingenieritzako irakasleak Petronor bisitatu du. Laborategian izateaz gainera, URF eta Desulfurazio Unitateen prozesu kimikoa interes handiz ikustatu du.

03 Ots 2012
ALBISTEAK