ALBISTEAK

Krisialdi-garaian lan-aukerako hobetzeko jardunaldia

Victor Perez de Gezuraga eta Fran Fernandez Petronorren zuzendari nagusiak eta zuzendariorde teknikoak parte hartu berri dute, Deustuko Unibertsitatean, “La Formación Continua en la Universidad, un puente hacia la empleabilidad” jardunaldian. Egitarau hau BIZKAILAB hitzarmenaren arabera eratu da, Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eraginez.

09 Mar 2012
ALBISTEAK

AK3 Unitatea berriro ere abian

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera AK3 Alkilazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola egin beharreko mantentze-lanak amaitu ostean, abenduaren 29an aditzera eman zen bezalaxe.

06 Mar 2012
ALBISTEAK

Athleticen jokalariak, Euskadiko enbaxadore

Borja Ekizak, Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusiaren eskutik jaso zuen atzo, Ander Herrera, Iker Muniain, Javi Martinez eta Mikel San Joseren izenean, Deiak Athleticen jokalariei emandako Euskadiko Enbaxadore saria.

28 Ots 2012
ALBISTEAK

Petronorrek Ruanda lagundu

Petronorrek eta EEE taldeak 22 ordenagailu eskaini dizkiote Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren IC-LI ONGD-ari Ruandako Kabgayi elizbarrutiko Caritasi eman diezaion. Informatika-ekipoak Caritasek Gitarama hirian banatuko ditu.

24 Ots 2012
ALBISTEAK

2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du bihar, otsailaren 24tik aurrera, arloka-arloka ekingo zaiola 2. Plantako Unitateen hainbat urtetatik behingo mantenu-geldialdiari. Ustez eta asmoz, geldialdiaren iraupena 40 egun ingurukoa izango eta, bestelakorik gertatuko balitz, garaiz emango litzateke aldaketen berri.

23 Ots 2012
ALBISTEAK