Gaur hasi eta abenduaren 31rarte, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena udalerrietako internautek Muskizko Urrizti gazta baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako ez dute info@petronor.com helbidera emaila bidali baino, euren izen-abizenak eta helbidea adieraziz.
ALBISTEAK
Petronorrek 2010 urteko egutegia aurkeztu
Josu Jon Imaz eta Víctor Pérez de Gezuraga arduradunek gaur aurkeztu dute Petronorrek 2010 urterako argitara emandako egutegia. Hamabi orrialdetan beste hainbat elkarteren argazkiak biltzen dira, alegia: Athletic, Juventud Deportiva Somorrostro, Moto Club Iban López, Zierbenako Berdantza Abesbatza, Katxetekako Bolu Elkartea, Muskizko Emakume Elkartea, Barbadun Pelotazale Elkartea, Las Carrerasko Jubilatuen Elkartea, Muñatones Zortzikotea eta Josu Feijoo mendigoizale diabetikoa.
Egungo beharrizanak asetu, etorkizuna baldintzatzeke
Garapen iraunkorra da gaur egungo beharrizanak asetzen dituena, hurrengo belaunaldiek euren beharrizanak asetzeko gaitasuna zalantzan jartzeke. Lau biztanletarik batek etxean argindarrik ez duen munduaz ari garenez gero, gogoan izan behar dugu iraunkortasunik izango bada energia-zerbitzua bermatua beharko dugula, beti ere energia lehiakorra eta ingurumena zainduko duena, hau da El Pais egunkariak argitara emandako artikuluan Josu Jon Imazek proposatzen duena, Petronor Findegiaren presidente exekutibo eta Energiaren Euskal Klusterraren lehendakari den aldetik.
Hiru taldek bisitatu Petronor aste honetan
Aste honetan hiru ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Asmoz Fundazioak, Igorreko Arratia BHIk eta UPV-EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateak, hain zuzen ere.
Datorren asteartean denboraldiaren azken hitzaldia
Datorren asteartean, hilak 22, arratsaldeko 18.30etan, denboraldiaren azken hitzaldia eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan “Entrenador de fútbol, ¿salida profesional o vocación?” izenburupean.
Athletic-Werder Bremen ikusteko sarrerak
Bihar, hilak 16, Athleticek Werder Bremeren aurkako UEFA kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com
Petronorrek Zierbenan banatu ditu Lanbide Heziketa bekak
Ainhoa Carballo Bergado, Andoni Carpintero Maruri, Oier Maruri Contreras eta Koldo Soto Camino dira 2009-2010 ikasturterako Petronorren Lanbide Heziketa bekak jaso dituzten Zierbenako ikasleak. Emanaldia gaur goizean izan da, Zierbenako Udaletxean eta bertan izan dira Marce Elorza alkatea, Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria eta Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusia.
Txus Romon, hurrengo hitzaldiaren protagonista
Hurrengo asteazkenean, abenduak 16, arratsaldeko 19.30etan, Txus Romon mendi-korrikalari muskiztarrak hitzaldia eskainiko du Muskizko Gaztegunearen beheko solairuan.
Jose Manuel Setien, 26 urte ezelango bape istripu barik
Jose Manuel Setien, 1983ko abuztutik hona 1. eta 2. Findegietako bertako operatzaile, bere segurtasunaz zein ingurukoaz erabat arduratzen den gizona dugu, ez daroa-eta alferrik 26 urteko lan profesionala ezelango bape istripurik gabe. Errekord hau aitortu zaio gaur Gabonetako Kopa dela eta eratu den bileran. Setien Kaiku treineruko arraunlaria izana da eta, oraindik ere, hainbat kirol-motatan aritu ohi ena. Seguro gero gorputzaldi onean jarraitu ahal izateak dezente lagundu izan diola. Zorionak.