ALBISTEAK

Josu Jon Imaz Energia Klusterraren lehendakari

Energia Klusterrak Josu Jon Imaz  hautatu du gaur lehendakaritzat. Petronorren lehen buruzagia azken urteotan Tamoin enpresaren izenean karguaz jabetu den Baltasar Erraztiren postuaz arduratuko da. Bere aldetik, Josu Jon Imaz, EVEren (Euskal Energiaren Erakundea) lehendakari izana da 1999tik 2003ra bitartean.

14 Uzt 2009
ALBISTEAK

Muskizek 7.200 ibilgailu ekidin nahi du egunero

Muskizko Udalak zeharbide-egitasmoa aurkeztu du herrian zeharreko trafikoa murrizteko. Zeharbide berriak Las Carrerasko aldatza eta Kotorrio errekaren zubia elkartuko lituzke, Petronorren Findegia eta Malecon futbol zelaiaren artean.

10 Uzt 2009
ALBISTEAK

Athleticek eta Petronorrek elastiko berria aurkeztu

Athleticek gaur aurkeztu du San Mamesen 2009-2010 denboraldirako elastiko berria. Lehen eta bigarren ekipazioak dira aurkeztu direnak Umbroren markaz eta Petronorren logo berriaz.

08 Uzt 2009
ALBISTEAK

Lehendakaria Repsolen presidentearekin bildu

Antonio Brufau Repsolen presidenteak gaur bisitatu du Ajuria-Enean Patxi Lopez lehendakaria. Berarekin batera izan dira bertan Pedro Fernandez Frial Downstream zuzendari nagusia; Nemesio Fernandez-Cuesta, Upstream zuzendari nagusia eta Josu Jon Imaz, Petronorren lehendakaria.

08 Uzt 2009
ALBISTEAK

Petronorrek Ideia Lehiaketa eragin

Petronorrek Ideia Lehiaketa antolatu berri du. Konpainiak etengabeko hobekuntzan dihardu aspaldiotan bere ardurapeko ekintza guztietan nolabaiteko bikaintasuna lortu gurarik, enpresaren edozein mailatan zein edozein arlotan. Hain zuzen ere, ildo honetatik burutu da harako Ideia Lehiaketa. Helburua bat besterik ez da, alegia: langile guztien emaitzak eta proposamenak gogoan izan eta bideratu, elkarren arteko komunikazioa suspertu eta ideiarik onenak saritu.

06 Uzt 2009
ALBISTEAK

Manu de la Sen-i, esker onez

Manu de la Sen-en adiskide, lagun eta lankideak ostiral eguerdian bildu ziren elkarrekin, ia lau hamarkada luzetan zehar zentzuz eta tajuz berarekin lanordu eta bizipoz asko  partekatzeko zoria izan ondoren. Jaioko dira berriak, bai, baina Manu bezalako kimurik ez da gero egunero ernalduko. Zorionak Manu.

04 Uzt 2009
ALBISTEAK

Diaz de Ceriorekin Petronor ere hobea izango da

Seguru gero Diaz de Ceriorekin batera Caparros entrenatzailea hobea izango dela, Athletic-a talde hobea, zalego zurigorria zaleagoa eta elastikoa ere, jakina, elastiko hobea.

02 Uzt 2009
ALBISTEAK

Imazek UNEDen uda-ikastaroetan parte hartuko

Petronorren lehendakariak parte hartuko du ekainaren 30ean Barbastroko UNEDek eratutako uda-ikastaroetan. Josu Jon Imaz honako txosten honetaz mintzatuko da: “La energía como instrumento de política exterior”.

25 Eka 2009
ALBISTEAK

Zimentarriak datorren astean amaituko dira

Zimentarri-lanek, hesolen tinkatze-lanek alegia,  aurrera jarraitzen dute nahiz eta uste baino abiada geldoago batez, hasierako egitasmoetan gogoan ziren lur-substratu gogorragoak aurkitzen ari baitira.

23 Eka 2009
ALBISTEAK