Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena
Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinarazi nahi du, gaur astelehena, azaroak 22, Muskizen eta Bilboko Portuan (Zierbena) instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri kimiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.
22 Aza 2021
ALBISTEAK

