Archivo por autor

José Ignacio Zudaire: “H2SAREA proiektua Euskadik erronka bat, deskarbonizazioa, gure lurraldeko garapen teknologiko industrialerako aukera bihurtzeko duen estrategiaren adibidea da”

“Trantsizio energetikoko prozesu batean murgilduta gaude, eta azken gertakariek, Errusiak Ukraina inbaditu izanak, moteldu beharrean, bizkortu baino ez dute egin. Europarrak garen aldetik, deskarbonizazioaren helburu nagusia mantentzen dugu, klima-aldaketaren aurkako borrokarako oinarrizko bektore gisa, baina azken aldian agian gutxi presente egon den beste zutabe batekin lotuta, horniduraren segurtasunarekin, alegia. Testuinguru horretan, hidrogeno berriztagarriaren aldeko apustua erabat indarrean dago. Hasieratik, Euskadin, hidrogenoaren ekonomiaren inguruan ekosistema bat sortzean oinarritzen zen estrategia diferentzial batekin abiatu ginen, haren garapena errazteko. Erronka bat, deskarbonizazioa, gure lurraldeko garapen teknologiko industrialerako aukera bihurtzeko estrategia. Gaur aurkezten dena bezalako proiektuak estrategia horren adibide garbia dira, enpresa baten lidergoarekin, kasu honetan Nortegas, hidrogenoaren garraioaren beharrei erantzuteko aukera emango duen teknologia garatzeko, elkarlanean, proiektu bati ekiten zaio”,  adierazi du José Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak, Nortegasko H2SAREA proiektuaren inaugurazio-ekitaldian.  
02 Mai 2022
ALBISTEAK

Versia, XXV. Marcelo Gangoiti Sariaren irabazlea

Versia enpresak XXV. Marcelo Gangoiti Saria jaso zuen ostiralean Somorrostro Prestakuntza Zentroan, Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordea eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia buru izan zituen ekitaldi batean.
02 Mai 2022
ALBISTEAK

Hidrogeno Ekoizpeneko H3 Unitatea eta PSAk, abian

Petronorrek jakinarazten du gaur, apirilak 19, Hidrogeno Ekoizpeneko H3 Unitatea (2. Planta) abian jarriko dela. Bestalde, PSA instalazioa abiaraziko da, purutasun baxuko hidrogenoa baliatzekoa, HD3 Unitate Hidrodesulfuratzailean dagoena (2. Planta).
19 Api 2022
ALBISTEAK

V3 Huts Unitatea, berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du 3. Plantako V3 Huts Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, programatutako mantenu-lanak amaitu ostean.
13 Api 2022
ALBISTEAK