ALBISTEAK

Petronorren barkamen-eskea sortutako eragozpenengatik

Gaur goizeko 10:30ak aldera, Fueleko Erredukzio Unitateko kamera mozteko operazioarekin batera, lurruneztatze puntual bat gertatu da, eta horrek hauts-tanta txikiak eragin ditu, batez ere San Julian auzoan aparkatuta zeuden auto batzuetan atzeman ahal izan direnak.
07 Abu 2023
ALBISTEAK

Dagoeneko 50 Repsol zerbitzugunek baino gehiagok Puntu Bioletak dituzte Euskadin

Repsol zerbitzuguneek genero-indarkeriaren aurkako borrokan gizartea kontzientziatzeko eta inplikatzeko konpromisoa sendotu dute. Horrela, uda honetan Euskadiko 57 gasolina-zerbitzugune izango dira Puntu Bioletak izango dutenak, horietatik 25 Bizkaian. Zerbitzu birtual honek, informazio- eta dibulgazio-gune nabarmen bat izatea bilatzen du.
03 Abu 2023
ALBISTEAK

Petronorrek eta Bilboko Portuko Agintaritzak Repsolek A Coruñan duen itsas terminal berria bisitatu dute

Petronorreko eta Bilboko Portuko Agintaritzako ordezkaritzak, José Gregorio Luque konpainiako kontseilari delegatua, José Ignacio Zudaire kontseilari delegatuaren ondokoa eta Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentea buru zirela, Repsolek A Coruñan duen industria-gunea bisitatu zuten joan den asteazkenean. Petronorreko eta Portuko Agintaritzako ordezkariekin batera izan ziren Natalia Barreiro, Galiziako findegiko zuzendaria; Martin Fernández Prado, A Coruñako Portuko Agintaritzako presidentea, eta Juan Diego Pérez, azken honetako zuzendari nagusia.
01 Abu 2023
ALBISTEAK

Segurtasun protokoloak abian

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur goizeko seiak inguruan sute bat sortu dela Findegia 1en eremuan. Segurtasun protokoloak abiarazita, bitarteko propioen bidez jarri da kontrolpean.
26 Uzt 2023
ALBISTEAK

Ania Gallardo eta Igor Bogaz ingeniaritza ikasleek Petronorrek sortutako Enrique Sendagorta bekak jaso dituzte gaur

Ania Gallardo (Agurain, 1999) eta Igor Bogaz (Sopela, 1999) izan dira gaur eguerdian Sendagorta Beka jaso duten ikasleak, Bilboko Ingeniarien Eskolan egindako ekitaldian. Saria ikasturte bakoitzaren amaieran titulazio bikoitza eskuratu nahi duten Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko espediente akademiko bikainena duten bi ikasleentzat da. Horrela, Petronorrek ingeniaritzako ikasleen nazioarteko prestakuntza aurreratua babestu nahi du energiaren, berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloan.
21 Uzt 2023
ALBISTEAK

Petronor Basque Ecodesign Center aliantzan sartzen da, euskal industria-sarean ekonomia zirkularra sustatzeko

Petronor, Eusko Jaurlaritzaren eta herrialdeko konpainia handien arteko lankidetza publiko-pribatuaren arteko aliantza den ‘Basque Ecodesign Center’-eko kide bihurtu da, Ekonomia Zirkularraren eremuan leku estrategiko batean kokatuz. Hau, deskarbonizazioaren eta ekonomia zirkularraren arloko enpresa-proiektuetan egiten dugun apostuaren adibidea da, 2050. urtera begira karbono isuri gabeko enpresa bat izateko helburua lortzeko bidean.
18 Uzt 2023
ALBISTEAK

Petronor-Albak hidrogenoaren arloan dituen ekimenak aurkeztu dizkie Japoniako enpresei

Aitor Arzuagak, Alba Free Energy-ren (trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatzeko Petronorren filiala) zuzendari nagusiak, Basque Trade & Investment-en (Euskadiko Nazioartekotze Agentzia) jardunaldi batean parte hartu zuen joan den astean, Bilbon, hidrogenoaren esparruan lankidetza garatzeko Japoniako hogei bat enpresaren misioarekin. Bertan, Petronor-Albak arlo horretan dituen ekimenak aurkeztu zituen. Bestalde, Iñigo Ansolak, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin (BH2C) lotutako xehetasun guztiak azaldu zizkien Japoniako ordezkariei.
17 Uzt 2023
ALBISTEAK