Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”
Aurten ere, Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”. Petronorrek hezkuntza-jarduera jostagarria ekarri die Prudencio Cantarranas HIko eta San Juan Bautista Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta Muskiz BHIko DBHko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko 3. mailakoei. Helburua da, ume zein gazteak energia iturri ezberdinak ezagutzea eta trantsizio energetikoaren erronkez jabetzea.
27 Ira 2019
ALBISTEAK