ALBISTEAK

Naukas’2018, irailaren 13tik 16ra.

Naukas-en zortzigarren ekitaldia irailaren 13tik 16ra bitartean izango da aurten, Bilboko Euskalduna Jauregian, Petronorren laguntzaz, besteak beste. Euskal Herrian eratu ohi den zientzia-zabalkunderako jardunaldirik nabarmenena da segurutik.
13 Abu 2018
ALBISTEAK

Zierbena Ondarroako Banderaz jabetu… behingoz!

Ondo merezita irabazi zuen Zierbenak XXXIX. Ondarroako Bandera, larunbat arratsaldean Arrigorriko hondartzaren aurrean jolastu zen estropada estuan. Azken-azken txanpan irabazi zuten galipoek, oriotarren kaltetan.
12 Abu 2018
ALBISTEAK

Bainatu daiteke Bizkaiko hondartza guztietan

Harearen kalitatea ona da, eta bainatu daiteke, Bizkaiko 21 hondartza guztietan. Honelaxe segurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak abuztuaren 10ean. egindako azken kontrolak, bainu eremuen egoera zertan den neurtzeko astero egiten den azterketaren barruan.
10 Abu 2018
ALBISTEAK

Repsolen apustua Wattio euskal teknologiaren alde

Repsolek eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Wattiorekin sinatu duten akordioaren arabera, bi erakundeek 1,5 milioi euroko baterako inbertsioa egingo dute domotikan espezializatuta dagoen euskal enpresa teknologiko honen kapitalean.
09 Abu 2018
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatea berriro indarrean

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea berriro ere indarrean jarri dela, astelehenetik aurrera beharrezko operazio-doikuntzak amaitu ostean.
08 Abu 2018
ALBISTEAK

Turbo Expander Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, FCC unitateari erantsitako Turbo Expander energia berreskuratzeko unitatea geldituko dela gaur arratsaldean zehar, sarrerako balbula doitzeko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
06 Abu 2018
ALBISTEAK

Zierbena, txapeldun

Zierbenak lortu zuen atzo, Castro Urdialesen, historian zeharreko bigarren txapela Espainiako Traineru Txapelketan. Aurrena 1949 urtean izan zen, Donostian. Txapel honek, bateletan eta trainerilletan lortutakoekin batera, baiesten du klubaren egoera gozoa.
05 Abu 2018
ALBISTEAK