Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurko egunean zehar, HD3 Hidrodesulfurazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola.
ALBISTEAK
Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken bigarren ordainketa
Guztira 65 ikaslek Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken bigarren ordainketa jaso dute Petronorren zuzendaria Victor Perez de Gezuraga eta Somorrostro irakas-guneko zuzendariaren eskutik, arratsalde honetan, bertako areto nagusian izandako emanaldian.
Valladolideko Ingeniarien Elkargo Ofizialak Petronor bisitatu du.
Valladolideko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren ordezkari-taldeak Petronorren instalazioak bisitatu berri ditu, bai findegi-prozedura osoa bertatik bertara ezagutzeko oro har, baina, batez ere, baita gasolinaren zein gasolioaren aldaerak eta ezaugarriak bereziki ezagutzeko ere, ez baita alferrik erabat estua Ingeniari Elkargoaren eta Valladolideko automozio-sektore indartsuaren lanbide-harremana.
Saritua Gazteluberri aldizkariaren 6939 zenbakia
Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 6939 zenbakia izan da.
Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beken emanaldia Abanton
Abantoko 18 gaztek Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketako beka jaso dute herriko alkatea Manu Tejada eta Petronorren zuzendaria Victor Perez de Gezuragaren eskutik. 2011-2012 ikasturteari dagozkion beken emanaldia gaur goizean udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan izan da.
Petronorrek berriro gainditu OHSAS 18001:2007 ziurtagiria
Petronorren Osasun eta Lan Segurtasun Kudeaketa Sistemak berriro ere merezi izan du Lloyd’s Register Quality Assurance delakoak eskaini ohi duen Onespen Ziurtagiria.
Muskiz eta Abanto genero-indarkeriaren kontra
Muskizek eta Abantok “Beldur Barik 2011” txapelketa abian jarri dute: Berdinsareak antolatutako lehiaketa honek genero-indarkeriaren aurkako borrokan gazteria erakartzea du helburu.
Abanto-Zierbenako II. Mendi Ibilaldi arrakastatsua
Gallartako Eusko Gudariak plazan, 350 pertsona inguru bildu ziren Abanto-Zierbenako nekazal eta meatze gunerik aipagarrienak bisitatzeko, baita mendi puntarik garrantzitsuenetara heltzeko ere: Peña Pastores, La Rasa, Pico Ventana, Montaño eta Serantes. II. Mendi ibilaldi honek iaz baino 100 pertsona gehiago elkartu ditu eta askok errepikatu dute.
Zierbenak bere eguna ospatu du
Zierbena Eguna, honela deitzen zaio Zierbena Abantotik banandu zeneko egunari. Zierbenatarrak Udaletxeko plazara gerturatu ziren atzo, orain dela 19 urte gertatu zen hura gogorarazteko. Marce Elorza alkateak egun hau “gure herri auzokidearekiko errespetu osoz” ospatzea eskatu zuen.