Pobeñak “Sokorroko Ama” Menpelurren Erdi Aroko III. Azoka antolatu du asteburu honetan. Muskizko auzoak XV. menderaino salto egin du, haurrentzako jokoekin, musikarekin eta eskulangintza zein elikagai postuekin batera.
ALBISTEAK
Pobeñak Sokorro ospatu du
Ehundaka pobeñatar Sokorroko Ama Birjinari omenaldia eskaini zioten atzo. Andre Maria ermitatik elizara eraman zuten urteri ohi den prozesioan.
Sokorro jaiak eta Erdi Aroko Azoka Pobe
Sokorroko jaiak hasiko dira Pobeñan ostegun honetan. Urtero bezala Ama Birgina,11:30etan, ermitatik Nikolás Deuna zaindariaren elizaraino eramango da ohiko prozesioan.
Athletica, Zirkuan
Athletic Clubaren ordezkariek ohiko bisitaldia egin zuten Zirkura, irailaren 1ean, ostegunez. Gorka Iraizoz, Jon Aurtenetxe eta Iñigo Ruiz de Galarreta bertan izan ziren, baita emakume-taldearen izenean Ainhoa Tirapu, Erika eta Saioa ere.
Zierbenarentzako itxaropenak
Zierbena, atzoko Conchako estropadetan, Portugaleteren aurretik geratu ondoren Patxi Francesen taldearen itxaropenak berpiztu dira.
Petronor, Ibaiganen
Petronorrek gaur goizean bisitatu du Ibaiganen Athletic Clubaren zuzendaritza, beronen buruzagi berriekin aurrenengo erakundeen arteko bilera dela eta.
Portugalete, Petronor Ikurrinaren irabazle Zierbenan
Portugaletek Petronor Ikurrina irabazi zuen atzo arratsaldean. Jarrillerak Lekeittarra eta Zierbena aurreratu zituen azken txanpan eta garaipena baliotsua lortu. Horretara, estropadaren sailkapen orokorra honela geratu zen: Portugalete, Lekittarra, Zierbena, Donostiarra, Zarautz, Deusto, Hondarribia B, Santurtzi, Orio B, Santoña, Getxo y Arkote.
Paris, Salzburgo eta Bratislava
Fundación Athletic Club Fundazioak atzo arratsaldean eratu zuen Ibaiganen ohiko Aste Nagusiko ospakizuna. Artean talde-jokalariak eta zuzendariak hegazkinez zetozen Turkiatik bueltan, egin beharrik gabeko azterketa gainditu ostean. Gaur izan den zozketaren arabera, Frantziako París Saint Germain, Austriako Salzburgo eta Bratislavako Slovan eslovakiarra izango dira aurtengo aurkariak. Popako haizea gero!
Zierbena, buru belarri
Bi dira Zierbenako traineruak aurrez aurre dituen helbururik handienak. Alegia, XXVIII. Petronor Ikurrina irabazi datorren larunbatean eta, ondorioz, hurrengo denboraldian ACT ligan esku hartzeko eratuko den play offean sartzeko aukera bereganatu. Horrez gainera, Kontxako estropedetan parte hartzeko jokatuko den erlojukopekoan sailkatuko balitz, ezin gero denboraldi distiratsuagorik.