ALBISTEAK

Petronorrek 2011-2014 epealdirako Ekintza Egitasmoa aztertu

Petronorren zuzendariek, sail-buruek eta arlo-arduradunek elkarren arteko findegi-estrategiaren hausnarketa eztabaidatzen jardungo dute gaur, egun guztian zehar, aurrez aurre diren zazpi erronkaririk nagusienei beste hainbat erantzun eman ahal izateko asmotan. Hain zuzen ere, helburua bat besterik ez da, alegia: 2011-2014 epealdirako Findegiaren Ekintza  Egitasmoa garatzeko oinarrizko  abiapuntuak ezarri.

17 Mar 2011
ALBISTEAK

Athletic-Celtic ikusteko sarrerak

Martxoaren 26an, larunbatez, lagunarteko partida jokatuko dute Athletic eta Celtic klubek San Mamesen, Bizkaiko futbolaren aldeko diru-laguntza lortzeko asmotan. Norgehiagoka iluntzeko 20:45tan hasiko da.

16 Mar 2011
ALBISTEAK

Industria Ministeritzak eta Europar Batasunak Petronorren egitasmoak onetsi

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritzak Petronorren bi egitasmo diruz laguntzea erabaki berri du. Laguntza hau Europar Batasunaren Berrindustriatze Programaren baitan bideratua da, diru-ezarpena erraztuz zein lanpostuak sortaraziz tokian tokiko eskualdeen garapena suspertzeko asmotan. 

14 Mar 2011
ALBISTEAK

Galdara abian jarri eta kogenerazioa gelditu

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur osteguna, martxoak 10, hirugarren Plantako lurrun galdara abian jartzeari ekingo zaiola eta datorren astelehenean, hilak 14,  CG6 Kogenerazio unitatea geraraziko dela, aldez aurretiko egitasmoen arabera. 

10 Mar 2011
ALBISTEAK

Porrotaren goresmena, Alberto I

Alberto Iñurrategi mendigoizalea izan zen aurreko ostegunean Muskizen amaitu ziren VI. Mendi Ihardunaldien azken argi-mutila. Aurten ere arrakasta handiz Mello Mendi Taldeak eratutako hitzaldi-sorta, Alfredo Santamariaren zuzendaritzapean eta Petronorren laguntzaz.

07 Mar 2011
ALBISTEAK

Balmasedako Urbegik irabazi Enkarterri Hoberantz saria

Balmasedako Urbegi enpresak jaso zuen atzo, Jose Luis Bilbao Bizkaiko aldun nagusiaren eskutik, Enkarterri Hoberantz saria. Zazpigarren aldiz urtero Enkarterrietan antolatzen den sari hau Sopuertako San Viator ikastetxearen eraginez sortu zen eta atzoko ekitaldia Avellanedako Batzarretxean eratu zen. Sarrerako hitzaldia, berrikuntzaz, Antonio Cancelo MCCren lehendakari ohiak eskaini zuen.

04 Mar 2011
ALBISTEAK

Sekulako arrakasta Muskizen egindako inkestak

Petronorrek biziki eskertu  nahi die Muskizko hiritar guztiei, indarrean dauden babes-laguntzen programak direla-eta azken bi asteotan egin den inkestak jaso izan duen esku-hartze handia. Lagundu beharrak zein harrera ona eskaini nahiak ondotxo asko erakutsi dituzte partaideon jokamolderik eta gizalegerik onenak. Aldi berean, baita agirian utzi ere euren gizarte-erantzukizuna eta denetariko ideiak zein iradokizunak aurkezteko borondaterik emankorrena.

04 Mar 2011
ALBISTEAK

Petronor Athleticaz fidatzen da

Athleticek, BBKk eta Petronorren hurrengo hiru denboraldietarako babes-laguntza berritu dute. Sinatu beharrekoak Ibaiganen sinatu dira hiru erakundeen lehendakariak tarteko, Fernando García Macua, Mario Fernández eta Josu Jon Imaz, hurrenez hurren.

24 Ots 2011
ALBISTEAK

Petronorrek 39.000 m2 eman Muskizi

Gonzalo Riancho Muskizko alkateak eta Josu Jon Imaz zein Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren lehendakariak eta zuzendari nagusiak elkarrekin sinatu dute gaur emaitza-ituna, zeinetan Findegiak bere hainbat lursail doan eskaintzen dion Muskizko Udalerriari.

23 Ots 2011
ALBISTEAK