Hamabost izan ziren atzo hainbat sari, gorazarre eta onespen jaso zituzten neska-mutikoak, Elisa Álvarez Interac elkartearen zuzendaritzapean eratu ohi diren errendimendu handiko ikastaroetan erakutsi izan duten ardura eta kementasunarengatik. Lehen postua eta dagokion jendaurreko goraipena Jon O. mutikoak merezi izan zituen.
ALBISTEAK
Manu de la Sen, EHUren Gizarte Kontseiluaren lehendakari
José Manuel de la Sen, Petronorren kontseilari ordezkari ohia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren hurrengo lehendakaria izango da, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak izendatu berri duenez gero.
Imazek kudeaketaren berrikuntza aldarrikatu
Repsol taldearen Findegien zuzendari nagusia den aldetik, Josu Jon Imazek berrehun inguru langile bildu ditu gaur Petronor findegian, 2011-2016 tarterako Findegi Estrategiaren berri bertatik bertara eman ahal izateko.
Libor Novak Petronorren bisitari
Libor Novak txekiarra, hainbat industria eta aireportutan jarri ohi diren ur-araztaile sistematan adituenetakoa Europa mailan, Petronorren izan da, hemengo Findegi Uren Araztaile (DAR) esparrua bertatik bertara ezagutzeko. Jose Puente Petronorren DAR delakoaren arduradunak Libor Novak jaunari eman dio azken urteotan Findegian egindako berrikuntzen berri.
Txus Rom
Txus Romón etxean dugu berriro ere, La Palma kanariar uharteko Transvulcania korritu ostean. Ultramaratoi honek 83 kilometro ditu eta, batez beste, 8.000 metroko gora-beherak. Amaieran ez zen sprintik behar izan, txanponak erabaki zuen-eta txapelduna. Gure muskiztarrak esan bezala: “Hemen ez dago aurkaririk, lagunak baino”.
Mantenu-lanak direla-eta, hiru unitateren geldiketa
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, maiatzak 13, eta findegiaren beraren ohiko mantenu-lanen baitan, hiru unitate geratzeari ekingo zaiola, alegia: Gordina 1 (C1), Gasoleo desulkfuratzea 1 (G1) eta Lirdinga-murrizketa (VB3) unitatateak. Geldialdi hauek ez dute ekoizpena murriztuko.
Galdara abian jarri eta CG1 Kogenerazioa geratu
Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, maiatzak 1, eta findegiaren beraren ohiko eginbeharrekoen baitan, BL12 lurrun galdara abian jartzeari ekingo zaiola eta, ondoren, CG1 Kogenerazio Unitatea gerarazi.
Repsol-Petronor eta El Corte Ingl
Repsol-Petronor taldeak eta El Corte Inglés-ek promozio kanpaina bateratua jarri dute abian energia konpainiaren zerbitzuguneetan eta El Corte Inglés taldearen saltokietan.
Petronorrek behar duen besteko argindarra eragin
Gaur aurkeztu den Kogenerazio unitateaz Petronorren argindar-ekoizpena 100.000 kW ordukoa da. Erdia (%52) barne-kontsumorako erabiliko da eta beste erdia (%48) Sare Elektriko orokorrera esportatuko, Fueloila Murrizteko Unitatea indarrean jartzen ez den artean.