Eusko Jaurlaritzak erabat onetsi ditu Fueloila Murrizteko Unitateari dagozkion instalazioetan Petronorrek indarrean jarri dituen bi egitasmoak. Hain zuzen ere, onetsi ezezik saritu ere saritu ditu “koke unitatearen baitan ezarritako gas-konpresorearen abiada aldarazteko sistema mekanikoaren berrikuntza eta energia-eraginkortasuna” zein “goi mailako energia-errendimendua bideratzeko kogenerazio-instalazio berria”.
ALBISTEAK
Eraginkortasuna, lehiakortasuna eta konpromisoa
Energia eraginkortasuna, inbertsioei eustea eta C02 isurien murrizketa dira, besteak beste, Víctor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak 2011 urte urterako proposatzen dituen erronkarik nagusienak. Are gehiago kontuan izanik datorren urtean zehar indarrean jarriko dela, agindutako epez eta inbertsioz, Fueloila Murrizteko Unitatea.
Hainbat bisita laborategian zein Findegian
Petronorren laborategia bisitatu du aste honetan Migel Gomez irakasleak, Kantabriako Unibertsitatearen Bide Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren Errepide eta Aireportu Laborategiko arduradunetakoak.
Mendiz-mendi taldeko txirrindulariak garaipenez garaipen
Jonathan Lastra eta Eneko Corrales Mendiz Mendi talde muskiztarraren txirrindulari gazteek sekulako garaipenak lortu berri dituzte hainbat nazioarteko ziklokross lasterketatan.
Francisco Leonardo, benetan segurua
Francisco Leonardo San Martín laboratorio-analistak jaso du gaur Petronorrek urtero eman ohi duen segurtasun-saria. Gabonetako ekitaldian zehar Víctor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak esan duenez gero, “Leonardoren lan-bizitza orbanbakoa da eta ez du batere istripurik izan 1983an gurekin lanari ekin zionetik hona”.
Urteroko koordinazio-batzarraren arrakasta
Maratoia bezain sendo, zindo eta mardul izan zen atzo Bilboko Euskalduna Jauregian eratu zen Petronorren urteroko koordinazio-batzarra. Hamaika txosten landutan zehar Findegiaren egungo egoerari zein etorkizuneko erronkei dagozkien gai zehatzak azaldu ziren.
Petronor, euskal kogenerazio-ekoizlerik handiena
Azaroan zehar indarrean jarriko da Petronorren Kogenerazio unitate berria, guztira 83,6 milioi euroren inbertsioaz. Horretara, Muskizko findegia izango da euskal kogenerazio-ekoizlerik handiena. Gaur egun Petronor hirugarrena da, Hernaniko Zikuñaga eta Gasteizko Michelin enpresen ondotik.
“Futbolistas profesionales a temprana edad”
“Futbolistas profesionales a temprana edad ” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da Muskizen, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.
“Futbolistas profesionales a temprana edad”
“Futbolistas profesionales a temprana edad ” deritzan izenburupean, futbolaren inguruko beste hitzaldi bat izango da Muskizen, beti ere ByP Eventos Deportivos agentziak antolatua eta Petronorren dirulaguntzaz.