ALBISTEAK

Bernardina Joyak gaur egin ditu 100 urte

San Julian auzune osoak omendu du gaur Bernardina Joya, beronen ehun urtebetetzea dela eta. Zorionak. Bernardina Sevillako Jilenan jaio zen 1910eko otsailaren 10ean eta 45 urte daramatza Euskadin bizi izaten. Alegria erresidentziak urtebetetze biribil hau ospatu nahi izan du eta baita, aldi berean, bere egoitza San Julianen kokatu zueneko hogeigarren urtea ere.

 

10 Ots 2010
ALBISTEAK

Planta 1eko Unitateen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, hainbat urtetatik behingo Konbertsioaren geldialdiarekin batera egin beharreko zenbait mantenu-ekintza dela-eta, otsailaren 13tik aurrera Planta 1eko Ekoizpen Unitateak gelditzeari ekingo zaiola aldika-aldika.

09 Ots 2010
ALBISTEAK

Edurne Pasaban eta Simone Moro, Muskizen

Edurne Pasaban, Simone Moro eta ospe handiko beste hainbat mendigoizale bilduko dira Muskizen, otsailaren 9tik 26ra bitartean, Mello Mendi Elkarteak antolatutako V. Mendiko Ihardunaldietan. Aurrenengo hitzaldia hurrengo asteartean izango da, hilaren 9an, eta Jose Carlos Tamayok Karakorum gailurrera egindako igoeraren berri emango du.

08 Ots 2010
ALBISTEAK

Petronorrek UEFAra gonbidatzen zaitu

UEFAren kanporaketaren hurrengo partida dela eta, Athletic-ek Andercht-en aurka otsailaren 18an San Mamesen jokatuko duenez gero, Petronorrek sei tribuna-sarrera zozketatuko ditu ondoko egunetan.

 

06 Ots 2010
ALBISTEAK

Hainbat urtetatik behingo geldialdiaren azken fasea

Petronorrek jakinerazi nahi du atzo arratsaldean ekin zitzaiola Konbertsio-unitateen mantenua egin ahal izateko geldialdiaren azken faseari, urtarrilaren 14tik aurrera aldika-aldika adierazi izan denez.

06 Ots 2010
ALBISTEAK

Arena hondartzako urak, bikainak

Arena hondartzako bainu-uraren kalifikazio ofizialak sekulako hobekuntza ezagutu izan du azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren ikerketa-lanek adierazten dituzten datuen arabera. Egungo egoeran bikaintasuna da nagusi.

 

02 Ots 2010
ALBISTEAK

Petronor, StopC02 ekintzaren erakunde kidetu berezia

Aste honetatik aurrera Petronor Stop CO2 Euskadi webgunearen baitan agertuko da, bestelako enpresa kidetueen zerrendan. Kide bereziak “Stop CO2 Euskadi ekimenarekin konpromisorik handiena duten enpresa eta administrazio publikoak dira. Helburu bakarra dute guztiek: klima aldaketaren eta haren ondorioen aurka borrokatzea”.

 

29 Urt 2010
ALBISTEAK