Unzueta: “Berriztagarriak bai, baina etorkizuna multienergetikoa izango da”
“Energia berriztagarria, segurua eta ekonomikoa behar dugu, baina gure garapen ekonomikorako aukerak bilatu behar ditugu, deskarbonizazio eta trantsizio prozesu honetan ze posizio eta ze erabaki hartu behar ditugun. Etorkizun multienergetiko baterantz goaz, eta aukera guztiak aztertu behar dira”, azpimarratu zuen atzo Elias Unzueta Petronor Innovacioneko gerenteak, Ekonomisten Euskal Elkargoak, Bilbon, krisi energetikoak ekonomia eta gizartean duen eragina aztertzeko antolatu zuen webinarrean.
28 Ira 2022
ALBISTEAK