Portugaleteko Asti-Leku ikastolak eta Petronorrek elkarrekin aurkeztu dute gaur Muskizko Findegian Asti-Leku Kirol Elkartea 1983-2008 liburua, elkartea sortu zeneko XXV. urteurrena dela eta. Aurkezpenean zehar aritu dira Luis Nuñez, Ruper Ormaza eta Cesar Gento –klubaren lehendakari, zuzendari eta sortzaile, hurrenez hurren— eta Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria.
ALBISTEAK
Petronorrek bere palkoak lagako dizkie Muskizko jubilatuei
Petronorrek Muskizko Jubilatuen Elkarteari eskaini dizkio, maiatzaren 13an Mestallan jokatuko den partidua dela eta, Athletic-ek petrolio-enpresari luzatu dizkion agintari-palkoko jesarleku biak.
Athletic-en elastikoa historiaren aldarri
Maiatzaren 13an Bartzelonaren aurka Mestallan jokatuko den Errege Kopa dela eta, Athletic-ek jantziko duen elastikoak 1902an klub bilbotarrak lortu zuen tituluaren oroitzapen ofiziala aldarrikatu nahi du. Kasu hartan partidua Madrilen jokatu zen eta Alfonso XIII.aren erregetza ospatzeko.
Euskal Parlamentari Taldearen bisita
Pedro Azpiazu, Joseba Zubia eta Iñaki Anasagasti Kongresu eta Senatuko Euskal Taldearen parlamentariek gaur bisitatu dute, Muskizen, Petronorren Findegia. Parlamentariek bertatik bertara ezagutu nahi izan dute zertan diren aurreko martxoan hasi ziren Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoaren eraikuntza-lanak.
Europar arautzaileak eta herri-ekologistak
José Manuel de la Sen Larrea Petronorren Kontseilari Ordezkariak Europako arautzaileen eta tokian tokiko ekologisten jokamolde ezberdinen arteko paradoxa aztertzen du “Reguladores europeos y ecologistas locales” izenburupeko artikuluan.
Petronorrek sarrera bi zozketatuko Muskiz, Zierbena eta Abanton
Petronorrek bi sarrera eskainiko dizkie Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako biztanleei hurrengo maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Kopa finalera joateko aukera izan dezaten.
Koparen bila
Petronorrek, ByP Eventos Deportivos agentziaren laguntzaz, hiru hitzaldi antolatuko ditu hurrengo maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Koparen finala dela eta, giroa berotu ahal izateko. Muskizko Meatzari Aretoan eratuko diren hiru mahai-inguru izango dira eta “Koparen bila” izenburupean indarrean dauden jokalariak, kirol-kazetariak eta txapeldun ohiak bilduko ditu.
Josu Feijoo, Slam Handia lortzeko abian
Josu Feijoo eta Jon Goikoetxea alpinistak datorren larunbatean aterako dira Papua Ginea Berrira, Carstensz Piramide edo Jaya Mendira (Puncak Jaya indonesieraz) igotzeko asmotan. Gailur hau da Ozeaniako mendirik garaiena.
Txus Rom
Etenik gabe 24 ordutan korrika egitea, Europako gailurrik altuenaren inguruan 166 kilometrotan barrena, eta munduko mendi-lasterketarik gogorrenean bostgarren heldu izana. Hau da Txus Romon atleta muskiztarraren azken lorpena. Hau guztia dela eta Gaztelu Berri aldizkariak elkarrizketa egin dio martxoko azken alean.