ALBISTEAK

Imazen Hitzaldia Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean

Petronor-en presidenteak, Josu Jon Imaz, hilaren 23an, ostirala, eskainiko du “Energiaren erronkak” gaiari buruzko hitzaldia. 18:45etan izango da, Bilbaon, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzia Fakultadeak antolatzen duen Enpresen Kudeaketa Masterraren barruan.

22 Urt 2009
ALBISTEAK

Industriak hogei urte daramatza etxeko lanak egiten

“Industriak hogei urte daramatza etxeko lanak egiten. Hau da, sekulako ahalegina egiten gero eta gutxiago kontsumitzeko, energia-intentsitatea murrizteko eta ingurumenari hobeto erantzuteko” adierazi du gaur Josu Jon Imazek, Marcelo Gangoiti sariak direla eta Somorrostroko Ikastetxean eskaini duen hitzaldiaren zehar.

16 Urt 2009
ALBISTEAK

Muskizko alkatea indarrean dagoen legeria betetzearen alde

“Ni ez nago ez industria eta ez aurrerapenaren aurka, indarrean dagoen legeria betetzearen alde baino”, adierazi du Gonzalo Riancho Muskizko alkateak, Marcelo Gangoiti sarien hamahirugarren emanaldia dela eta egin duen hitzaldi laburrean zehar.

16 Urt 2009
ALBISTEAK

Barbadun ibaiaren ingurunearen baso-berritzea

Barbadun ibaiaren eskuin ertzeko landareak berritzeari ekin zaio egun hauetan. 2007aren bukaeran, Petronorrek Euskal Herriko Unibertsitatearen Landare Biologia eta Ekologia Departamentuari esleitu zion asmo handiko proiektu hori. Hurrengo astelehenean, hilak 19, goizeko 10etan aurkeztuko da jendaurrean proiektua eta han egongo dira Josu Jon Imaz, Jos

13 Urt 2009
ALBISTEAK

Marcelo Gangoiti Sariaren edizio berria

Datorren ostiralean, hilak 6, Marcelo Gangoiti Sariaren XIII. Edizioa ospatuko da. Ekitaldia Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputatu Nagusiak zuzenduko du, Gonzalo Riantxo Muskizeko Alkatearekin eta SPRI-ko Zuzendari Nagusiarekin eta Jose Maria Vazquez Eguskiza CEBEK-eko Presidentearekin batera. Jose Jon Imaz Petronor-eko Presidenteak parte hartuko du, ondorengo konferentziarekin: “La energia: una industria clave para Euskadi” (Energia: Euskadirako industria giltza).

09 Urt 2009
ALBISTEAK

Repsol-ek Klima-Aldaketari buruzko Poznanen adierazpena sinatu du

Repsolek, Petronorren akziodun nagusia, Nazio Batuen Klima-aldaketari buruzko konferentzian sinatu du Poznanen Adierazpena. Haren bitartez, negutegi-gasak, deforestazioa eta ekosistemen suntsipena murrizteko neurri zehatzak bilatu nahi dira. Ekimena Cambridgeko Unibertsitatearen Industriarako eta Klima-aldaketaren aurkako Enpresa Buruen Galeseko Printzea Taldearen Programaren barruan dago.

29 Abe 2008
ALBISTEAK

Zierbena eta Muskiz, euskal BPGd-ren buruan

Zierbena eta Muskiz dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan lanean diharduten hiritarreko BGPd handiena duten bi herriak, Estatistikako Euskal Erakundearen arabera. Lurraldeei dagokienez, Bizkaia hirugarren da, Araba eta Gipuzkoaren atzetik, baina herriei dagokienez, Zierbena eta Muskiz, bizkaitarrak dira (iturria: Eustat).

29 Abe 2008
ALBISTEAK