Petronorrek LibreCON kongresuan parte hartu du, Bilboko B Accelerator Tower-ek (BAT) “lankidetza eta berrikuntza sustatzeko” duen balioa azpimarratuz
Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Núñezek eta konpainiako Digitalizazio arduradun Itziar Landak LibreCON kongresuan parte hartu zuten atzo, Bilbon. Bertan zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa, berrikuntza irekia, metabersoa, eraldaketa digitala, Adimen Artifiziala edo 5.0 industria izan ziren hizpide, besteak beste. Núñez-ek ‘El espacio como un agente del cambio’ mahai-inguruan hitz egin zuen eta Landak konputazio kuantikoari buruzko mahai-inguru bat koordinatu zuen.
17 Aza 2022
ALBISTEAK

