Petronorrek eta Kantabriako Gobernuak energia-sorkuntzari lotutako balizko lankidetza baterako proiektuak esploratuko dituzte
Petronor-Repsolek eta Kantabriako Gobernuak harremanetan jarraitzea adostu dute, Kantabrian energia-sorkuntzari lotutako balizko lankidetzak esploratzeko. Halaxe erabaki zuten Industria, Turismo, Berrikuntza, Garraio eta Merkataritzako kontseilari Javier Lopezek eta Landa-Garapen, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko kontseilari Guillermo Blancok, Petronorreko Pertsonen, Antolaketaren, Harreman Instituzionalen eta Ekonomia eta Finantza Sailaren zuzendari Jose Ignacio Zudairerekin atzo izandako bileran. Zudairek topaketa “emankortzat” jo eta Gobernuaren interes “gogobetegarria” nabarmendu zuen.
25 Eka 2021
ALBISTEAK