Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Edinorrek Larrauleko TEK aurkeztu dute
José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, Maite Arana Larraulgo alkatesak eta Juan Diego Edinorreko kontseilariak Larraulgo TEK (Tokiko Energia Komunitatea – Comunidad Energética Local) proiektua aurkeztu dute gaur goizean. Energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatzeko komunitate hau Larraulgo frontoiko estalkian egingo da. Udalak utziko du frontoia, Larraulgo familiek energia elektrikoa sortzeko eta kontsumitzeko eredu jasangarria eskura dezaten.
09 Api 2021
ALBISTEAK