Emiliano Lopez Atxurra da TECNALIAren lehendakari berria
Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren izenean, TECNALIA ikerketa-zentroaren lehendakari izendatu dute aho batez gaur, Patronatuaren bileran, Donostian. Javier Ormazabal ordeztuko du, 2010tik orain arte zentro teknologikoko buru izan dena. Izendapen-ekitaldian, Lopez Atxurrak hau adierazi du: “Intentsitate handiko garaia bizi dugu. Egoera honetan aurrera ateratzeko, ona da iragana aintzat hartzea, zorua irmo zapaltzea, eta etorkizunari grinaz begiratzea. Mundua ulertzeko eta etorkizunaren alde egiteko filosofia horrekin ekiten diot TECNALIAren lehendakaritza honi”.
22 Eka 2016
Prentsa-oharrak