Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur. Bertan izan dira hizlari Felipe Printzea, Josu Jon Imaz Findegiaren presidentea, Jose Manuel Soria Industria sailburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburua, Antonio Brufau Repsolen presidentea eta Mario Fernandez Kutxabanken presidentea.
Babesa
IV. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa
Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek 5-12 urte bitarteko umeentzako futbol-kanpusa antolatu dute, laugarren urtez. Aurten ere, Muskizko Malecon zelaian izango da, ekainaren 24etik 28ra bitartean, goizeko 9:45etatik 13:30etara, eta uztailaren 1etik 12ra, 9:45etatik 18:30etara.
Petronorrek ADIMAC-i, urtero legez, dirulaguntza eman dio
Petronorrek ADIMAC Gaitasun Handiko Adin-txikikoen Garapen Osorako Elkarteari, urtero legez, dirulaguntza eman dio.
Mendiz Mendi-Petronorren Ander Montero eta Mireia Mu
Mendiz Mendi-Petronorren Ander Montero zein Mireia Muñoz txirrindulariak, Aramaion (Araban) izandako, Euskadiko BBT Openaren podiumera igo dira.
Futbol bizkaitarra Mikel Valmaseda Gallartako jokalariarekin
Mikel Valmaseda Club Deportivo Gallartaren jokalariak, otsailaren 24an, lan istripua izan zuen eta ezkerreko oina ebaki behar izan zioten.
Zierbenako Galipa Pilotazale Kirol Elkarteak, urtero legez, Petronorren dirulaguntza jaso du
Zierbenako Galipa Pilotazale Kirol Elkarteak, urtero legez, Petronorren dirulaguntza jaso du Gualber Atxurra Findegiko Erakunde Harremanetako teknikariaren eskuetatik.
Hainbat unitateren geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du atzotik aurrera, martxoak 2, H4 hidrogeno ekoizpen unitatearen, SR3B azufrea berreskuratzeko unitatearen eta HD3 hidrodesulfurazio unitatearen geldialdiari ekin zaiola. Hiru unitate hauek zerbitzuz kanpo egongo dira 8 egunetan zehar. Aurretik ere, G4 desulfurazio unitatearen eskuartze programatuari ekin zitzaion; lanak 3 aste iraungo dute. Geldialdiek ez dute ekoizpenean eraginik izango.
Muskizko Merkatarien Elkarteak eta Gallartako Erretiratuen Elkarteak Petronorren laguntza jaso
Muskizko Merkatarien Elkarteak eta Gallartako Erretiratuen Elkarteak, urtero legez, Petronorren dirulaguntza jaso dute Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako teknikariaren eta Begoña Romo Kanpo Harremanetako arduradunaren eskuetatik.
Jon Santacana, urrezko domina Munduko Txapelketaren lehen frogan
Jon Santacanak eta Miguel Galindo bere gidariak elkarrekin irabazi dute Eski Paralinpikoaren Munduko Txapelketaren lehen froga, La Molinako pistetan (Gerona).

