Babesa

V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa hasi da

V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa hasi da, gaur goizean, Malecon zelaian, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Sopuerta, Santurtzi zein Kantabriatik etorritako 61 umeko lehen txandarekin.

23 Eka 2014
ALBISTEAK

300 ume inguruk Muskizko XXIII. Eskubaloi Egunean parte hartu zuten

Muskiz Eskubaloia Klubak, pasa den maiatzaren 24an, Eskubaloi Egunaren XXIII. edizioa antolatu zuen. Eskola kiroleko mailetako 300 neska-mutil inguruk -herriko zein Bizkaiko hainbat klub eta ikastetxetik etorritakoak- jardunaldi honetan parte hartu zuten.

10 Eka 2014
ALBISTEAK

Barbadun Pelotazale Elkartea, urteko talderik onena

Petronorren babesa duen Barbadun Pelotazale Elkarteak urteko talderik onenaren saria  jaso zuen, ostiralean, Muskizko Udalak, Meatzari Aretoan, antolatutako kirol emanaldian. Antonio Rojo klubaren presidenteak trofeoa jaso zuen Txus Romon herriko zinegotziaren eskuetatik.

09 Eka 2014
ALBISTEAK

VII. Petronor-San Antonio Trofeoa hasi da gaur, Gallartan

Petronor-San Antonio Trofeoaren zazpigarren edizioa hasi da, gaur, Gallartako San Miguel zelaian. Hiru asteburutan zehar, 6 eta 13 urte bitarteko, 1.056 mutiko inguruk Gallarta Kirol Taldeak antolatutako, eta Petronorren babesa duen, txapelketan parte hartuko dute.

30 Mai 2014
ALBISTEAK