Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek, urtero legez, beraien futbol-kanpus arrakastatsua antolatu dute. 5-12 urte bitarteko umeentzat zuzendurik dago eta Muskizko Malecon zelaian izango da, bi txandatan: ekainaren 23tik 27ra bitartean, 9:45etatik 13:30etara, eta ekainaren 30tik uztailaren 11ra, goizeko 9:45etatik arratsaldeko 18:30etara. Izena emateko epea maiatzaren 31an amaituko da.
Babesa
Mendiz Mendi-Petronor Txirrindularitza Klubak bere taldeak aurkeztu ditu
Mendiz Mendi-Petronor Kirol Elkarteak, larunbatean, aurkeztu zituen bere Eskola, Kadete eta Junior taldeak. Gualber Atxurra Findegiaren Erakunde Harremanetako arduraduna bertan izan zen.
Jesus Callejak Muskizko VIII. Mendi Jardunaldiak itxi ditu
Jesus Calleja mendizaleak Muskizko VIII. Mendi Jardunaldiak itxi zituen atzo, Meatzari Aretoan, bere abenturei buruzko hitzaldia eskainiz.
Marc Marquez eta Dani Pedrosa, Repsol erregaien kanpaina berriaren protagonista nagusiak
Marc Marquez eta Dani Pedrosa Repsol erregaien kanpaina berriaren protagonista nagusiak dira. Madrilen otsailaren 11 eta 18an grabatutako, iragarkian Repsol Hondaren pilotuek beraien alderdi ozarrena erakusten dute.
Bigarren beherapenak Petronor.infon!
Bigarren beherapenak heldu dira Petronor.info-ra. Athleticen Nike bildumaren ekipazioak %20ko deskontua daukate eta Umbrorenak %70ko beherapena. Gainera, bozgorailuak oparituko ditugu 50€ baino gehiagoko erosketa bakoitzeko, amaitu arte.
282 pertsonek Petronor bisitatu dute otsailean
Hainbat irakas-gune, unibertsitate zein elkarteetako 282 pertsonek Findegiaren instalazioak bisitatu dituzte otsailean zehar.
Bisitak areagotzen dira Pozalaguako Leizean
Pozalaguako Leizea, Repsol Gidaren “2013ko Txokorik Onena”, ezagutzeko bisitak areagotzen dira hilabetez hilabete eta Karrantzako Udalak, 2014an zehar, gune paregabe hau sustatzen jarraituko du.
Muskizek bere “Martxoko Antzerkialdia” prestatu du komedia protagonista nagusia izanik
Muskizek bere antzerkialdi berria prestatu du komedia protagonista nagusia izanik. 8tik aurrera, martxoko larunbat guztietan antzezlan bat aurkeztuko da Meatzari Aretoan: “La última oportunidad”, “El Rey Perico y la dama tuerta” eta “Ni para ti, ni para mi” Meatzaldeko herrian izango dira.
VIII. Mendi Jardunaldiak, Muskizen
Mello Mendi Taldeak Muskizko Mendi Jardunaldien zortzigarren edizioa prestatu du. Otsailaren 25etik martxoaren 13ra Jose Carlos Tamayo, Oihana Kortazar, Edu Marin, Ekaitz Maiz, Alex Txikon eta Jesus Calleja mendizaleak meatzaldeko herrira gerturatuko dira mendian izan dituzten esperientziak azaltzeko.