Findegia

Repsol-ek Klima-Aldaketari buruzko Poznanen adierazpena sinatu du

Repsolek, Petronorren akziodun nagusia, Nazio Batuen Klima-aldaketari buruzko konferentzian sinatu du Poznanen Adierazpena. Haren bitartez, negutegi-gasak, deforestazioa eta ekosistemen suntsipena murrizteko neurri zehatzak bilatu nahi dira. Ekimena Cambridgeko Unibertsitatearen Industriarako eta Klima-aldaketaren aurkako Enpresa Buruen Galeseko Printzea Taldearen Programaren barruan dago.

29 Abe 2008
ALBISTEAK

Ike urakanak ponpaketa ekipo berria martxan jarri zuen.

Muskiz-eko findegiak, Petronorrek sute prebentzioan diharduen enpresa ipar amerikarrari, Williams Fire&Hazard Control (WF&HC), eskatu zion 23.000 litro minutuko hustuketa egiteko ahalmena duen ponpaketa ekipo berria hartu du.

12 Abe 2008
ALBISTEAK

Energia lehiakortasun eta gizartearen ongizatearen faktore gisa

“Energiaren garapena historikoki giza aurrerakuntzarekin dago lotuta” esan du gaur Petronorreko presidenteak, Josu Jon Imaz, Lehiakortasuneko Euskal Institutuak agindutako “Espainiako gasaren eta elektrizitatearen sektoreen lehiakortasuna eta arauak ezartzea” txostenaren Bilboko aurkezpenean.

11 Abe 2008
ALBISTEAK

Kalean da jada “2009ko Repsol Gida”

Repsol marken politika berriaren barruan, orain arte Campsa Gida zenak izena aldatu du, edukiak areagotu ditu eta bide, turismo eta gastronomia arloetan hainbat berrikuntza ditu.

04 Abe 2008
ALBISTEAK

Josu Jon Imazek Santanderreko CEOE-Cepyme jardunaldietan hartuko du parte

Petronoreko presidenteak, Josu Jon Imaz, hilaren 9an parte hartuko du Santanderren CEOE-Cepymek antolatu dituen jardunaldietan. “Krisialdi ekonomikoari nola egin aurre” izango da landuko duten gaia. Josu Jon Imaz “Energiaren desafioa”-ri buruz mintzatuko da, eta Nazioarteko Moneta Funtsaren presidente ohia den Rodrigo Ratok, ordea, munduko egoera ekonomikoa aztertuko du. Ekonomia eta Ogasun Ministro ohia den Carlos Solchagak atzeraldiari aurre egiteko gakoak aurkeztuko ditu.

27 Aza 2008
ALBISTEAK

Petronor enpresak Lanbide Heziketako lehen bekak entregatu ditu

Muskiz, Abanto eta Zierbenako 56 gaztek Petronor enpresak deitutako programaren lehen edizioari dagozkion bekak jaso dituzte, eskualdean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko. Enpresak 146.472 euro bideratu ditu jarduera honetarako, eta helburua da Muskizko findegian etorkizunean lan egiteko prestatuta dauden profesionalak egon daitezen sustatzea.

21 Urr 2008
ALBISTEAK