Petronor findegia bere ekoizpen-prozesuan sortzen duen ura arazteko eta berrerabiltzeko programa zehatzean jarraitzen du lanean. Aurrekoetan bezala, laster, egungo Ur Araztegiaren (DAR) lehen mailako tratamendua aldatuko da. Sistema horri esker, uraren kontsumoa efizienteagoa izango da, ur gehiago berrerabiliko delako.
Findegia
Petronorrek behin betiko ingurumeneko baimena jaso du
Petronorrek gaur jaso du, 2008ko azaroak 19ko datarekin, dagokion Ingurumeneko agintarien ebazpen bikoitzaren Ingurumeneko Sailburuordearen idatzia. Batetik, Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen (URF) proiektuaren ingurumeneko eta energia elektrikoa ere sortzeko baimen bateratua ematen eta, bestetik, ingurumen eraginen adierazpenari dagokionez, baiezkoa eman diote.
Petronor enpresak Lanbide Heziketako lehen bekak entregatu ditu
Muskiz, Abanto eta Zierbenako 56 gaztek Petronor enpresak deitutako programaren lehen edizioari dagozkion bekak jaso dituzte, eskualdean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko. Enpresak 146.472 euro bideratu ditu jarduera honetarako, eta helburua da Muskizko findegian etorkizunean lan egiteko prestatuta dauden profesionalak egon daitezen sustatzea.
X. Fintzeari buruzko jardunaldiak Bilbon izan ziren
Urtero Repsolek antolatzen dituen fintzeari buruzko jardunaldien hamargarren edizioa urriaren 1etik 3ra bitartean izan zen, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) zentroan. Ekitaldi honetan, Repsolek Espainian dituen findegi guztietako arduradun teknikoak eta enpresako bulego zentralekoak bildu ziren, fintzearen jardueraren buruzko zenbait gai eztabaidatzeko helburuarekin.