Findegia

Industria Ministeritzak FMU egitasmoa babestu

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeritzak 6.629.401,00 euroren mailegua eman dio Petronorri, hamar urteko amortizazioaz, bost urteko gabeziaz eta %0eko interesaz, beti ere berrindustriatze-programaren baitango laguntzen arabera. Mailegu honek Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoaren finantziazioa erraztuko du eta Petronorrek eragindako inbertsioen gaineko erakunde-babesa adierazten du, instalazioen etenbako inbertsioei zein lehiakortasun-hobekuntzari dagokienez.

 

11 Mar 2010
ALBISTEAK

Konbertsio-Unitateak indarrean jartzeko lehen ekinaldia

Planta 1.eko zuziaren zein ekoizpen-unitateen abian jartzea dela-eta, aurreko larunbatean, hilak 6, webgune beronetan aditzera eman zenez gero, gaurtik aurrera hasiera emango  zaio Konbertsio-Unitateak indarrean jartzeko lehen ekinaldiari.

09 Mar 2010
ALBISTEAK

Planta 1.eko unitatea eta zuzia abian

Petronorrek jakinerazi nahi du atzo, martxoak 5, abian jarri zela Planta 1.eko zuzia eta gaur, hilak 6, Planta bereko ekoizpen-unitateen zatikako abiatze-lanei ekingo zaiela. Aldi berean, Konbertsio Esparruko lurrun-ekoizpenerako galdara bat ere abian jarriko da.

06 Mar 2010
ALBISTEAK

Haitirentzako 14.595 euroren laguntza

Petronorrek 14.595,00 euroren diru-laguntzaz parte hartuko du Haitiko berreraikuntza-lanetan. Kopuru horretatik, findegiko langileen artean bildutakoak 4.595,00 izan dira eta gainerako 10.000,00 euroak, berriz, enpresak berak jarriak.

 

06 Mar 2010
ALBISTEAK

Petronorrek 9 milio euro inbertitu energia eraginkortasunean

Energia Eraginkortasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Petronorrek jakinerazi nahi du arlo bereko egitasmoa duela abian,  9 milioi euroren inbertsioaz, urteko 20.000 tona erregai aurreztuz eta CO2 ixuriak 60.000 tona murriztuz. Hau da, 10 milioi zuhaitz landatuz gero lortuko litzatekeen besteko murrizketa, 50.000 futbol-zelaitan edota Bizkaiko lurralde osoaren %12an.

05 Mar 2010
ALBISTEAK

Petronor, Bizkaiko berebizikoena

Honela dio DATO ECONOMICO aldizkariak martxoko azken alean: “Petronor Bizkaiko enpresarik berebizikoena da”. Zortzi orrialdeko erreportajean zehar, aldizkari ekonomiko honek 1968an Petronor sortu zeneko garaia gogorazten du eta baita ondoko balantzea egin ere, Somorrostro eskualdearen mesedetan eta  Bizkaiko zein Euskadiko ekonomiaren onetan jorratutako bidearen eta eragindako onuraren berri emanez.

 

04 Mar 2010
ALBISTEAK

Petronorren webgunea sektoreko bisitatuenetakoa

Azken 15 hilabeteotan 85.845 bisitari izan ditu Petronorren webgune honek. Neurri bereko webguneen batez besteko audientziaren aldean, Petronorrek %38,59 bisitari gehiago izan dugu eta petrolio eta gas-sektorearen aldean, ostera, %47,80 gehiago.

 

20 Ots 2010
ALBISTEAK

Petronor.info bulegoak 191 galderari erantzun urtarrilean zehar

Petronorrek jendaurreko informaziorako Muskizen irekia duen Petronor.info bulegoak 191 galderari erantzun ahal izan dio urtarrilean zehar.  Horrez gainera, hilabete honetan nabarmen gehitu dira Internetez baliatzeko zerbitzuak eta baita gaztetxoentzako jarritako jokoen erabilpena ere. Aldi berean, herritar ugari bertaratu dira Petronorren egutegiaren eske eta Athletic-en hainbat artikulu eta ekipamendu bila.

 

16 Ots 2010
ALBISTEAK

Hogeitalau orduko lanuztea

Gaur astelehena, hilak 15, goizeko seitan hasi eta bihar asteartea, hilak 18, goizeko seiak arte, hogeitalau orduko lanuztea gertatzen ari da Findegian, Petronorreko Enpresa Batzordeak egindako deiaren arabera. Dei hau joan zen larunbatean, hilak 13, lan-istripuz hil zen J.R. RAM S.A. enpresako langilearen omenez eta doluminez egin da eta haren senideen eta lankideen elkartasunez.

15 Ots 2010
ALBISTEAK