“Petronorren betekizuna gizarteak behar dituen erregaiak ekoiztea da. Guztia bertako ongizatea eta garapena segurtatu ahal izateko eta ingurumen-baldintzarik zorrotzenak gogoan hartuz” adierazi du Fran Fernandez Findegiaren azpizuzendari teknikoak, Euskaliten eta Innobasqueren eraginez Kalitate Astean zehar eratu berri den Ejemplos prácticos de sostenibilidad y responsabilidad social empresarial mahai-inguruan barrena.
Findegia
Asti Leku Ikastolako ikasleak bisitari
Portugaleteko Asti Leku Ikastolako ikasle-taldeak bisitatu dute gaur Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman dizkie.
Segurtasuna, indarrean dagoen legeria bete beharra baino haratago
“El papel de Petronor al subcontratar” da Fernando Alonso Petronorren Ingenieritza-Mantenu zuzendariak Bilboko Euskalduna jauregian azaldutako txostenaren izenburua, Arriskuen ebaluazioa deritzan jardunaldietako hitzaldi-zerrendaren barruan. Bere mintzaldiak bi alor landu ditu batez beste. Batetik, Petronorrek duen konpromisoa bere eraginpeko PYMEetan segurtasun-kultura eta kudeaketa areagotzeko eta, bestetik, enpresa handiek duten ahalmena subkontratatzen dituzten enpresetan segurtasuna indarrean dagoen legeria baina haratago gogoan hartua izan dadin.
Mungia B.H.I.ko ikasleak bisitari
Mungia B.H.I.ko ikasle-taldeak bisitatu zuten atzo Findegiaren hainbat instalazio. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.
Migel Angel Sinobas, Kimika Analitikoaz lizentziatua
Migel Angel Sinobas lankideak, Laborategian kimika-laguntzaile dena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikasgela Nagusian jaso zuen atzo Kimika Analitikoaz lizentziatura, Zientzia eta Teknologia Fakultateak deitutako XXXVII. Titulu-emanaldiaren baitan. Zorionak.
Ekoizpen-unitateak berriro ere abian
Lan-gatazka dela-eta lau egunetan zehar instalazioak geldirik egon ostean, berriro ere ekin zaio ekoizpe-unitateak indarrean jartzeari. Instalazioak abian jartze hau sekuentziala izango da, zatika eta epeka alegia.
Hiru ikastetxek bisitatu Petronor aurreko astean
Aurreko astean hiru ikastetxek bisitatu zituzten Findegiaren hainbat instalazio: Barakaldoko La Inmaculada Ikastetxeak, Somorrostro Irakas-guneak eta Berrizko Ikastolak, hain zuzen ere. Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien.
Ekoizpen-unitateen geldiketa sekuentziala
XIV. Hitzarmen Kolektiboari buruzko adostasunik eza dela eta, Petronorren langileek azaroaren 6tik (15:00) 10era (6:00) bitartean huelga egiteko hartu duten erabakiaren ondotik, Zuzendaritzak hainbat ekoizpen-unitateren geldiketa sekuentzialari ekitea erabaki du.
Kamerak noiz negua helduko zain
Aurreko astean Findegira astiro-astiro heldu ziren bi koke-kamerak elkarrekin jarri dira, bata bestearen ondoan, alekako solido solteen biltegia eraikiko den larrainean, noiz lanek aurrera egingo zain.

