“Politika, gizarte eta enpresa esparruetan luze asko iraungo duen energia-eredu partekatua lideratzeko gauza izan behar dugu” aditzera eman du gaur Josu Jon Imaz Petronorren presidenteak, Madrilen, Sidegas elkartearen urteroko Batzar Nagusian gonbidatutzat eskaini duen hitzaldian. Eta ezarri du “jendaurreko esparruango lidergoak gizarte-interes partikularren defentsa gainditu behar du eta elkarren arteko ikuspegi bateratua suspertu”.
Findegia
Maiatzean 9.138 bisitari izan genituen
Aurreko maiatzean zehar web honek 9.138 erabiltzaileren bisitak izan zituen. Beti ere, kontuan hartu beharreko datua, ez baita alferrik hau findegi baten webgunea. Are gehiago, aurreko hilabeteetako datuekin alderatuez gero.
Datorren astean amaituko dira zimentarri-lanak
Aurreko astelehenean, ekainak 8, aditzera eman genuenez gero, biharamunean amaitu ziren San Julian auzoaren inguruan egiten ari ziren zimentarri-lanak eta, geroztik, “tablaestacado”tzat ezagutzen diren oinarrien eraikuntzek hegoalderago jarraitzen dute.
Konbenio negoziazioaz hitzarmenik eza
Gaur, ekainak 12, ostiral eguerdiko 15.00etatik datorren astearte goizeko 6.00ak arte, Petronorreko langileak lanuztean arituko dira ia lau egunez, konbenio kolektiboari buruzko hitzarmenik ezaren ondorioz.
Bihar beka-eskaera aurkezteko epea amaituko da
Bihar, hilak 10, beka-eskaera aurkezteko epea amaituko da. Bigarren aldiz, Petronorrek beka programa deitu du Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbena udalerrietako auzokoen artean lanbide heziketako ikasketak sustatzeko helburuaz.
CCOO-Repsol ordezkariak Petronorren bisitari
Josu Jon Imaz, petronorren lehendakariak atzo izan zuen Repsolen CCOOen arduradun diren Alfredo Orella eta Segundo Galan ordezkarien bisita.
Lanak egunez baino ez dira egingo
Aurreko astean zehar Petronorren Ingurumen eta Kalitate Sailak hainbat dei jaso zuen San Julian auzoko biztanleengandik, URF egitasmoa eraikitzeko egiten diharduten zimentarriak direla eta, eragiten ari diren zaratak neurriz kanpokoak direla jakinaraziz.
Bilboko alkatea Petronorren bisitari
Bilboko alkateak gaur bisitatu ditu Muskizen Petronorren Findegiaren instalazioak. Josu Jon Imaz lehendakariak hartu eta agurtu du.
Ortuellako Jubilatuen Elkartea bisitari
Ortuellako Jubilatu Elkartearen kideek bisitau zuten atzo Findegiaren hainbat instalazio. Bisitariek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zituen.

