Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, urriaren 1ean, eskuartze programatuari ekingo zaiola 3. Plantako Zuziriaren konbustioa hobetzeko lurrun-lerroaren baitan.
Findegia
Gasoila sulfurogabetzeko 4. (G4) Unitatearen geldiketa
Petronorrek jakinerazi nahi du, uneotan Gasoila Sulfurogabetzeko 4. (G4) Unitatea gelditzen ari dela. Honako hau irailaren 14tik aurrera geratu zen petrolio-gordin destilazioaren 2. Plantako esparruari dagozkion Ekoizpen Unitateen geldiketaren ildotik doa, egoera ekonomikoak era berean jarraitzen duenez gero. Une honetan ez dago aldez aurretik esaterik zein egunetan jarri ahal izango den berriro abian.
Berriro abian instalazio guztiak
Zuzietatik atera izaten den gasa zertxobait gehitu da aurreko egunetan zehar, beti ere Findegiari dagokion ohiko funtzionamenduaren barruan. Gas-gehikuntza hau hirugarren Plantaren ekoizpen-unitateei berrekin beharraren ondorioz gertatu da. Honek guzti honek ohi baino behin-behineko zarata gehiago eragin du, eta gertatuaren berri eman zaie SOS-Deiaki, Muskizko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari, bai eta informazio zuzena eskatu izan duten auzotarrei ere.
Repsol.com, Internet ataririk onena
Repsol.com Espainiako Internet ataririk onenatzat aukeratua izan da hirugarren aldiz, Cap Geminik garatutako Energia eta Internet enpresen sektorearen gaineko txostenaren arabera.
Repsol-ek Lehiaren Batzordearen aurkako helegitea aurkeztuko
Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNC) Respol-i 5 milioi euroren isuna jartzea ebatzi du, ustez Zerbitzuguneetan prezioak zeharka finkatzeagatik. Repsol-ek CNCren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko du funtsezko eskubideak urratu direla uste duelako eta hutsegite larria dela adierazi du.
Esleitua honez gero URF egitasmoaren %56a
“Une honetan, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako lanbako 29 dira URF egitasmoaren eraikuntzan lanean hasiak diren beharginak, eta guztiok nahi genuke kopuru hau gehitzea, langileon trebetasunaren zein kontratudun enpresek ezartzen dituzten eskakizunen arabera”. Honako hauek dira Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak herri-prentsari egindako adierazpenak.
EIB eta Petronorren arteko finantziazio-hitzarmena
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eta Petronorrek elkarrekin sinatu dute gaur 300 milioi euroren kreditua. Honako honen bitartez, EIBk Fuela Murrizteko Unitatearen (FMU) finantziazioaren zati handia bere bizkar hartu du. Hamar urteko mailegu finalista izango da, euriborrari atxikitako interes aldakorraz eta Repsolen bermeaz.
Gaur bertan ekin zaio berriro Athletic-Petronorren porraldiari
Azkenik, uztailaren 30ean jokatuko du Athleticek, San Mamesen, UEFA lehiaketan sailkatzeko lehen partida. Esan beharrik ere ez gero, Athletici opa diogula sekulako arrakastarik handiena hastear dagoen 2009-2010 denboraldirako. Hala ere, gogoratu dezagun Athletic-Petronorren porraldi berria gaur bertan hasi dela.
Petronor Stop CO2 Euskadi ekimenaren bazkide
Petronorrek bere egin du Stop CO2 Euskadi ekimena, Elkarkide Plus enpresa gisa. Konpromiso honekin batera Petronor bat dator ingurumen kudeaketa-sistema ziurtatua izateaz gainera, CO2 isuriak urritu nahi duten enpresa-taldeekin. Aldi berean Petronorrek bere auzoko erakundeen isurien murrizketa suspertuko du.

