Findegia

Petronorrek URF-ko lehenengo Etenaldia egingo du, 49 milioi euroko aurrekontuaz

2013ko apirilean ireki zen Fuel-olioaren Erredukziorako Unitateko lehenengo Etenaldi Orokorra urtarrilaren 16an hasiko du Petronorrek. Findegiak bere instalazioak berrikusiko ditu; gainera, jardueraren etenaz baliatuko da inbertsio berriak egiteko eta prozesuetan azkeneko teknologiak jartzeko.  Horrek guztiak bi helburu argi ditu: segurtasuna eta berrikuntza, Petronorrek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.
28 Abe 2016
ALBISTEAK

2. Plantako P2 eta N2 Unitateen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du datorren urtarrilaren 1ean 2. Plantako Platformatu P2 Unitatea gelditzeari ekingo zaiola eta urtarrilaren 4an N2 Desulsufazio Unitatea geldituko da, mantenu-lanak egiteko. Etenaldiak ez du produkzioan eraginik izango.
27 Abe 2016
ALBISTEAK

Petronorrek ingurumen kalitatearen ziurtagiririk aurreratuena lortu du

Petronorrek ingurumen kalitatearen ISO 14001:2015 ziurtagiria lortu du, nazioartean Lloyds Register-ek bermatua. Aldez aurretik Muskizko findegiak urtero-urtero auditoriak gainditu behar izan ditu 2007tik aurrera. Petronor izan da Repsol taldean arauaren ziurtagiririk eboluzionatuena lortu duen lehenengo findegia.
26 Abe 2016
ALBISTEAK

2. Plantako Galdararen abian jartzea eta CG1 Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, 2. Plantako Galdara abian jartzeari ekin zaiola. Halaber, datorren astelehenetik aurrera, hilak 28, CG1 Kogenerazio Unitatea eten egingo da, mantenu lanak egiteko. Bere abiaraztea egun horretan bertan hastea itxaro da. Printzipioz, ez du ekoizpenean eraginik izango.
25 Aza 2016
ALBISTEAK

Petronorrek Addimenekin proiektua garatuko du, Bind 4.0 programaren barruan

Eusko Jaurlaritzak, Euskadira ekimen berritzaileak erakartzeko helburuz, abian jarri duen Bind 4.0 Start UP! Basque Industry 4.0  programan parte hartuko duten enpresa traktoreetako bat da Petronor. Bizkaiko Addimen startup-a aurkeratua izan da eta Findegian proiektua garatuko du.
11 Aza 2016
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur CG1 Kogenerazio Unitatea eten egingo dela, mantenu lanak egiteko. Bere abian jartzea azaroaren 10etik aurrera izango da.  Printzipioz, ez du ekoizpenean eraginik izango.
08 Aza 2016
ALBISTEAK