Ingurunea

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, astelehena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkartearekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 14, Muskizen, Santurtzin (Bilboko Portua) eta  Luzero Lurmuturrean (Zierbena) instalatuta dauden emergentzia kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, SEVESO araudiaren menpeko industria kimikoetan gerta litezkeen eta ihes toxikoak eragin ditzaketen istripuei begira inguruko herritarrak alarma-sistema horretara ohitzeko. Abisu akustikoak Muskizen, Abanto-Zierbenan eta Zierbenan entzungo dira goizeko 10:00etan; Santurtzin, Getxon, Portugaleten eta Zierbenan berriz ere 11:00etan, eta Luzero Lurmuturrean, Zierbenan berriro, 11:30ean.
14 Eka 2021
ALBISTEAK

La Arena hondartza, bikaina

La Arena hondartza (Muskiz-Zierbena) egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu, beraz, bainua librea da. Hala ziurtatzen du Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako azken Programak.  
11 Eka 2021
ALBISTEAK

La Arena hondartza, egoera onean

Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako azken Programaren arabera, Muskiz eta Zierbena artean dagoen La Arena hondartza egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.
07 Eka 2021
ALBISTEAK

Edinor eta Caixabank-en arteko lankidetza Tokiko Energia Komunitateak abiarazteko

Edinor-eko presidente Emiliano López Atxurrak eta Caixabank-eko iparraldeko lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak akordioa aurkeztu dute gaur Euskadin sor litezkeen Tokiko Energia Komunitateak (TEK) finantziatzeko, hauen xedea, hiri-eraikinetan eguzki plakak jarrita, Zero Km-ko energia sortzea delarik, %100 berriztagarria eta modu partekatuan kontsumitzekoa dena.
01 Eka 2021
ALBISTEAK

“Bikain” hasi da bainu-denboraldia La Arenan

Bizkaiak hondartza denboraldia irekiko du datorren asteartean, ekainaren 1ean, eta La Arenaren (Muskiz-Zierbena) kalifikazioa bikaina da eta bainua librea, Bainu Eremuen Osasun Kontrolerako lehen Programak ziurtatzen duenez.
28 Mai 2021
ALBISTEAK