Ingurunea

World Maritime Week 2021, nazioarteko itsas topaketa BECen

Bilbao Exhibition Centren antolatuko da urriaren 5etik 7ra bitartean WORLD MARITIME WEEK 2021 deritzon nazioarteko itsas-sektorearen erreferentziazko topaketa, eta aldi berean, nazioarteko 5 kongresu egingo dira sektore eta gai hauen inguruan: ontzigintza (SINAVAL), arrantza (EUROFISHING), portu-jarduerak (FUTUREPORT), olatu, marea zein korronteen energia (OCEAN ENERGY CONFERENCE), eta petrolioa eta gasa Upstream nahiz Downstream modalitateetan (OIL&GAS CONFERENCE), zeinean Petronor-Repsolen ordezkariek parte hartuko duten.
23 Ira 2021
ALBISTEAK

Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldiak Bilbora itzuli dira

Naukas zientzia-zabalkunderako jardunaldien X. edizioa izango da bihartik, irailak 23, hilaren 26ra arte, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu ditu, Naukas dibulgazio-plataformarekin batera, eta Petronorrek babestu ditu.
22 Ira 2021
ALBISTEAK

Bilbo, hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua

Bilbo hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua izango da berriz ere urriaren 6an eta 7an, SUM Bilbao 21 biltzarraren eskutik. Topaketaren bigarren edizioak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bilduko ditu, eta guztien artean, hiri-mugikortasunarekin lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratu, hiriek mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertu eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak emango dituzte ezagutzera.
22 Ira 2021
ALBISTEAK

Ura “bikaina” da eta bainua “librea” La Arenan

Bainu denboraldi osoan zehar La Arenako uraren kalitatea “bikaina” izaten ari da eta bainua “librea”; aste honetan ere. Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontroleko azken programak hala ziurtatzen du.
10 Ira 2021
ALBISTEAK