Ingurunea

“Athletic-Petronor Energia” heldu da

“Athletic-Petronor Energia” sortu da, joan den uztailaren 13an Petronorrek eta Athletic Clubek elkarrekin lankidetzan aritzeko eta garapen iraunkorraren helburuetan aurrera egiteko sinatu zuten akordioaren ondorioz.
03 Ots 2021
ALBISTEAK

El Pobaleko burdinolaren bideoa, Venezian saritua

El Pobaleko (Muskiz) burdinolaren inguruko “Burdinura” ikus-entzunezko lanak Epaimahaiaren Aipamen Bereziaren saria jaso du Veneziako Geo Film Festival jaialdian, Dokumental Onenaren kategorian. José Eugenio Montoya Ospinak egindako “Natura Umana” dokumentalarekin batera ex aequo emandako saria da.
04 Abe 2020
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, asteazkena

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Aveq-Kimikarekin batera, jakinarazi nahi du, gaur, abenduak 2, Muskizen, Santurtzin (Bilboko Portua) eta Zierbenan (Luzero Muturra) instalatuta dauden istripu kimikoak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri kimiko hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industria kimikoen segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da. Muskizen alerta-sirenak goizeko 10:00ak inguruan entzungo dira, aldiz Santurtzin, portuan, 11:00etan joko dira. Ordu erdi beranduago, 11:30etan, Luzero Muturrean, Zierbenan, entzungo dira.
02 Abe 2020
ALBISTEAK

El Pobaleko burdinolari buruzko bideo bat, Veneziako Citadella GEO FILM jaialdiko finalista

El Pobaleko (Muskiz) burdinolaren inguruko ‘Burdinura’ ikus-entzunezko lana finalerako sailkatu da, 500dik gora hautagairen artean, Veneziako Citadella GEO FILM Festival jaialdiaren hirugarren edizioan. Bideoa Santi Yanizek eta Anton Lazkanok sortu zuten, museoaren 15. urteurrenaren harira antolatu zen “Burdinoletan zehar. Bizkaia, territorio ferrón” erakusketarako.
06 Aza 2020
ALBISTEAK

Hiri adimendunak, trantsizio energetikoaren erronken aurrean

Repsol Fundazioak eta Madrilgo Carlos III Unibertsitateak atzo antolatutako online jardunaldian hiriek klima-aldaketaren zein desberdintasunaren aurka borrokatzeko eta trantsizio energetikoari atxikitako garapen iraunkorra sustatzeko duten giltzarrizko eginkizuna aztertu zen hainbat aditu eta Administrazio Publikoaren ordezkariren eskutik.  
05 Aza 2020
ALBISTEAK