Ingurunea

Berrobiko TEK aurkeztu da, zeinek 70 etxeri energia berriztagarria kontsumitzeko aukera emango dien

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, David de Miguel Berrobiko alkateak eta Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak Berrobiko TEK (Tokiko Energia Komunitatea) proiektua aurkeztu dute. Energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatzera bideratutako komunitate hori garatzeko Berrobiko San Andres ikastetxe publikoaren estalkiak erabiliko dira. Udalak eraikina lagako du Berrobiko familiek eskuratu dezaten elektrizitatea sortzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkor hori.
26 Urr 2021
ALBISTEAK

Energiaren erabilera eraginkorrarekin konprometituak

Gaur, Energia Aurrezpenaren Munduko Eguna, Petronorrek bere instalazioetan eta jardueretan energia eraginkortasunez erabiltzearen aldeko apustua berretsi du, baliabide naturalak zaintzeko, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisio atmosferikoak murrizteko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko.
21 Urr 2021
ALBISTEAK

Inguruko ikasleei zuzendutako Petronor Kultura Kanpusa bueltan da

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren bigarren edizioa antolatuko du azaroaren 15etik 30era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, arazoen aurrean errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatuko duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.
20 Urr 2021
ALBISTEAK

Juan Diegok “tokikotik herritarren eskalako trantsizio energetikoaren lider” izatearen aldeko apustua egin du

Edinor-eko kontseilari delegatu Juan Diegok trantsizio energetikorako esparru erregulatzaileari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du SUM Bilbao 2021ean eta bertan azpimarratu egin du “tokikotik hiritarren eskalako trantsizio energetiko baten lider izateko aukera, energia sistema inklusibo eta trinkoagoa benetan osatzeko, komunitateari ingurumen eta ekonomia mailako onurak eskaintzeko potentzialtasunarekin”. 
07 Urr 2021
ALBISTEAK

Zudaire: “Pandemia betean antolatua, mundua geldirik zegoela, SUM Bilbao 2021 mugarri garrantzitsua da”

Hiri Mugikortasun Iraunkorrari buruzko SUM Bilbao 2021 kongresua hasi zen atzo Euskalduna Jauregian, inaugurazio ofizialaren aurreko ekitaldi txiki batekin. Bertan, José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendariak ongietorria eman zien bertaratutako guztiei, eta ekitaldia mugarri garrantzitsutzat jo zuen, “pandemia betean antolatu zen, mundua geldirik zegoela, zoritxarrean hazi ginen, eta egin ahal izatea mugarri garrantzitsua da”.
07 Urr 2021
ALBISTEAK

Bilbo, hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua

Bilbo hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua izango da berriz ere gaur eta bihar, urriak 6 eta 7, SUM Bilbao 21 biltzarraren eskutik. Topaketaren bigarren edizioak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bilduko ditu, eta guztien artean, hiri-mugikortasunarekin lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratu, hiriek mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertu, eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak emango dituzte ezagutzera.
06 Urr 2021
ALBISTEAK