Euskadiko 8 jatetxek Repsol Eguzkia jaso dute lehen aldiz
Osasun-segurtasuneko protokolo zorrotza betez, Repsol Gidak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin batera antolatu du ondoz ondoko hirugarren urtez, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako Repsol Gidaren Eguzkiak deritzen golardoan banatzeko ekitaldia. Aurten 96 jatetxeri eman diete saria, eta horietako 8 euskal jatetxeak dira: Aitor Arregiren Elkano (Gipuzkoa), Hiru Eguzki jaso dituena, eta Eguzki bana jaso duten Bizkaiko Garena, Aitor Rauleaga, Horma Ondo eta Ola Martin Berasategui, Arabako Kromatiko eta Gipuzkoako Amelia eta Hika jatetxeak. Gainera, Eneko Atxaren Azurmendik Eguzki Jasangarria deritzon sari berria jaso du.
13 Api 2021
ALBISTEAK