Ingurunea

Ivanek behar gaitu

Ivan Ansotegui Sanchez Apert eta Arnold Chiari Sindromea duen 7 urteko mutikoa da. Gaixotasun honen eraginez, burezurreko sutura itxita eta eskuan zein oinetan malformazioak zituela jaio zen. Ivanek hezurrak berreraikitzeko operazioa behar arren, ez dio Gizarte Segurantzak ordainduko. Horretara familiak ebakuntza ordaindu ahal izateko tapoi-bilketa kanpaina antolatu du hainbat hiritan, Muskiz tarteko.

30 Urt 2012
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, asteartea

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinerazi du, gaur, urtarrilaren 24an, goizeko 12:00tan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

24 Urt 2012
ALBISTEAK

Sarrerak doan, Muskizko III. Gabon Garaikurrerako

Somorrostro eta Portugalete futbol-taldeek elkarren aurka jokatuko dute bihar, asteartez, Muskizko Udalaren III. Gabon Garaikurra dela eta. Partida arratsaldeko 19:30etan izango da Malecon udal-zelaian.

26 Abe 2011
ALBISTEAK

Eusko Jaurlaritzak simulazioa egingo du gaur, ostirala

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinerazi du, gaur, abenduaren 16an, goizeko 12:00tan gutxi gora behera, Muskizko udalerrian jarrita dauden istripuak iragartzeko alerta-sirenak aktibatuko direla, inoiz izan daitezkeen isuri hipotetikoen aurrean gertu egon ahal izateko. Saio hau Seveso araudia dela eta, kanpora isuriak bota ditzaketen industrien segurtasunaren inguruan noizik behin egin ohi diren aldizkako simulazioetako bat izango da.

16 Abe 2011
ALBISTEAK

Muskizko meatzari iraganari omenaldia

Muskizek bere meatzari-iragana berreskuratu du eta Meatzari Plazan harri-zulatzailearen eskultura estreinatu. Ohiko meatzaritzari eskainitako omenaldi hau “Pobeña 1980” egitarauari atxikia dago. Muskizko Udalak eta “Trueba” Enkarterrietako dokumentazio eta zabalkunde guneak antolatutako ekintza izan da.

16 Abe 2011
ALBISTEAK

Euskararen Astea Muskizen

Abenduaren 3an euskararen eguna izango da. Horregatik, azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartean, Muskizko Udalak euskararen aldeko hainbat ekintza antolatuko ditu.

28 Aza 2011
ALBISTEAK