Petronor

López Atxurrak aldarrikatu duenez, “Petronor funtsezkoa da Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen sozial eta ekonomikoarentzat eta ongizatearentzat”

Emiliano López Atxurrak aldarrikatu duenez,  Petronor funtsezkoa da Bizkaiko eta Euskal Herriko garapen sozial eta ekonomikoarentzat eta ongizatearentzat”,  Hidrogenoaren Euskal Korridorea bezalako egitasmo handiekin. Hala mintzatu da Petronorreko presidentea gaur ‘Inflexio-puntu bat etorkizuna eraikitzeko’ lemapean osasun egoeraren eraginez streaming bidez egin den konpainiaren Urteroko Jardunaldian.
17 Abe 2021
ALBISTEAK

Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da

Azken egun hauetako euriteen ondorioz, eta jarraituko dutela aurreikusita, gaurko arratsaldeko 13:00etan Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa aktibatu da, Ingurumen Baimen Osotuan jasotako arauak aplikatuz. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.
08 Abe 2021
ALBISTEAK

Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa desaktibatu da

Gaurko arratsaldean, osteguna, ekaitzaren ondoren egoerak hobera egin duela ikusita, Barbadun ibaira ura ponpatzeko protokoloa desaktibatu da. Horren berri eman zaie Muskizko Udalari eta URA Uraren Euskal Agentziari.
02 Abe 2021
ALBISTEAK

“Trantsizio energetikoak politika industrial eta teknologikoa behar du”

“Estatuko politika industrial eta teknologiko bat izatea, tresna egokiekin eta epe luzeko ikuspegiarekin”, izan behar da helburua, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak Santiagoko Unibertsitateak eta Galiziako Xuntak antolatutako Trantsizio Energetikoko Mintegi Iraunkorreko hasierako ponentzian esan zuenez.
02 Abe 2021
ALBISTEAK