Petronor

H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaurko goizetik aurrera H3 Hidrogeno Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu-lana egiteko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
23 Urr 2020
ALBISTEAK

Imaz: “Espainiak gaitasun industrial eta teknologikoetan oinarritu behar du deskarbonizazio-estrategia”

“Espainiak bere gaitasun industrial eta teknologikoetan oinarritu behar du deskarbonizazio-estrategia, horixe izango baita enpresa-sare lehiakor eta berritzailea bultzatzeko modua”,  Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariaren esanetan, eta halaxe adierazi du Taldeak Espainian dituen proiektu industrial eta teknologiko berrien aurkezpenean, 2050ean zero isurpen garbi izateko konpromisoari jarraiki.
22 Urr 2020
ALBISTEAK

López Atxurra: “Ez dago trantsiziorik indar tekno-industrialik gabe”

“Trantsizio energetikoa eraldaketa tekno-industrialeko proiektu baten indar-ideia da, eta Europan energiaren segurtasuna bideragarri egiteko bitartekoa. Gertuko eremuan, oinarri tekno-industrialak dituen energia arloko indarra sendotzeko eta Estatuak Europako energia-subiranotasunaren arloan duen posizioa bermatzeko modua da”,  adierazi du gaur Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Deusto Business Schoolek eta Repsol Fundazioak telematikoki antolatu duten ‘Trantsizio energetikoa eta urbanoa. Mugikortasun iraunkorra eta adimenduna’ topaketa-zikloaren itxieran.
22 Urr 2020
ALBISTEAK

Euskadi, trantsizio energetikoarekin konprometituta

Antonio Brufau Repsoleko presidentearen esanetan, “trantsizio energetikoak bidezkoa, eraginkorra eta adimenduna izan behar du”;  halaxe adierazi du gaur, Deusto Business Schoolek eta Repsol Fundazioak antolatutako ‘Trantsizio energetiko eta urbanoa. Mugikortasun iraunkor eta adimenduna’ zikloaren lehenengo jardunaldian.
21 Urr 2020
ALBISTEAK

3. Plantako galdararen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurko arratsaldean 3. Plantako galdara bat gelditzeari ekingo zaiola. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
20 Urr 2020
ALBISTEAK