Petronor

Aldaketa Klimatikoaren Legean isuri garbiak aintzat hartzea eskatu du Imazek, “enplegu industrialik bestelako herrialdeetara” ez esportatzeko

Repsoleko Kontseilari Ordezkari Josu Jon Imazek Aldaketa Klimatikoaren Legea berraztertzea eskatu du gaur goizean Bilbon CO2 isuri garbiak aintzat hartzeko, produktuaren bizitza-ziklo osoa barne, zuzenekoak bakarrik hartzea “atzeragarria”  delako, eta “CO2 isuriak eta enplegu industrialak bestelako herrialdeetara esportatzeko modurik onena”.  Imazek Deusto Business Alumniren hitzaldi-solasaldi batean parte hartu du.
19 Urr 2020
ALBISTEAK

AK3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, urriaren 19tik aurrera, 3. Plantako AK3 Alkilazio Unitatearen geldialdi programatua hasiko dela, mantenu lanak egiteko.
13 Urr 2020
ALBISTEAK

“Subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari” lotutako politika industriala eskatu du López Atxurrak

Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Covid19aren osteko Espainiarentzako politika industrial eraldatzailea’´ goiburupeko Elcano Errege Institutuaren ekitaldi online batean hartu zuen parte atzo eta bertan nabarmendu zuenez “europar ekosistema tekno industrialaren premiazko birmoldatze beharra” dago eta horren baitan “politika industriala subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari lotu behar zaio”, trantsizio energetikoa eraldaketa industrialari eta herrialde bateko politika industrialari lotu behar zaion bezalaxe.
09 Urr 2020
ALBISTEAK