Repsol

Repsol-Petronor Taldeak eta bost unibertsitatek Hidrogenoaren Teknologiei buruzko unibertsitatearteko masterra bultzatu dute

-Repsol-Petronor Taldeak, Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgilik, Zaragozako Unibertsitateak eta Somorrostro Lanbide Heziketako Zentro Integratuak, beste bost prestakuntza eta ikerketa zentrorekin batera, unibertsitatearteko master berritzaile hori bultzatuko dute.
20 Mai 2021
Prentsa-oharrak

Repsolek eta Nissanek errekarga azkarreko puntua zabaldu dute Bergaran

Repsolek eta Nissanek ibilgailu elektrikoentzako errekarga azkarreko puntua abiarazi dute Bergaran Repsolek duen hornitegian, Amillaga 17 kalean. Instalazio berri hau Nissanek eta Repsolek mugikortasun elektrikoa sustatzeko iragan otsailean sinatutako lankidetza akordioaren baitakoa da.  
14 Mai 2021
ALBISTEAK

Juan Abascal eta Juan Antonio Carrillo de Albornozen bisita

Juan Abascal Industria Eraldaketako eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari exekutibo berriak, Repsol Taldeko finketa arloko arduradun nagusiak, eta Juan Antonio Carrillo de Albornoz Finketako zuzendari exekutiboak Petronor findegia bisitatu dute gaur. Emiliano López Atxurra konpainiako presidentea eta José Gregorio Luque kontseilari delegatua haiekin izan dira, beste zuzendari batzuekin batera.
13 Mai 2021
ALBISTEAK

Matilde Garcíak “hidrogenoaren bektore energetiko berriko egitasmoak eta inbertsioak negozio ikuspegiarekin lantzeari” ekingo dio

Matilde García Echevarría, orain arte Petronorreko Ingeniaritza eta Garapeneko zuzendaritzako gerente seniorra, Repsol Taldeko Hidrogeno zuzendaritzan ariko da, Eraldaketa Industriala eta Ekonomia Zirkularreko zuzendaritzaren baitan sortutakoa. Ibilbide luzeko profesionala, Garcíak nabarmentzen duenez bere arduraren helburua  “hidrogenoaren bektore energetiko berriaren eremuko egitasmoak eta inbertsioak negozio ikuspegiarekin lantzea izango da, zeinak negozio industrialak eraldaketara eta iraupenera eramango dituen”.  
07 Mai 2021
ALBISTEAK

Repsol, elektrizitate % 100 berriztagarria bermatzen duen Estatuko merkaturatzaile handi bakarra

Repsol da elektrizitate % 100 berriztagarria bermatzen duen Estatuko merkaturatzaile handi bakarra, hornitutako bezero-kopuruetan. Konpainiak ondoz ondoko bigarren urtez lortu du 2020an hornitutako elektrizitateak jatorriz ingurumenarekiko errespetuari eusten diola egiaztatzeko ziurtagiri gorena, A etiketa, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (MLBN) arabera.
26 Api 2021
ALBISTEAK

Eusko Legebiltzarrera iritsi da Hidrogenoaren Euskal Estrategia

Euskal Energia Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansolak atzo aurkeztu zizkien Eusko Legebiltzarreko ordezkari guztiei Eusko Jaurlaritzaren Hidrogenoaren Euskal Estrategian ezarritako lan-ildo nagusiak. Bektore honek eskaintzen dituen aukera energetikoak, ingurumen-arlokoak, eta industria- eta teknologia-garapenekoak aprobetxatzeko Euskadi lidergo-posizio batean kokatzeko oinarriak ezartzen dituen dokumentu bat, eta lagungarria izango dena Euskal Energia Estrategiaren energia-sistema eraldatzeko helburuak betetzeko.
21 Api 2021
ALBISTEAK

Euskadiko 8 jatetxek Repsol Eguzkia jaso dute lehen aldiz

Osasun-segurtasuneko protokolo zorrotza betez, Repsol Gidak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin batera antolatu du ondoz ondoko hirugarren urtez, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egindako Repsol Gidaren Eguzkiak deritzen golardoan banatzeko ekitaldia. Aurten 96 jatetxeri eman diete saria, eta horietako 8 euskal jatetxeak dira: Aitor Arregiren Elkano (Gipuzkoa), Hiru Eguzki jaso dituena, eta Eguzki bana jaso duten Bizkaiko Garena, Aitor Rauleaga, Horma Ondo eta Ola Martin Berasategui, Arabako Kromatiko eta Gipuzkoako Amelia eta Hika jatetxeak. Gainera, Eneko Atxaren Azurmendik Eguzki Jasangarria deritzon sari berria jaso du.
13 Api 2021
ALBISTEAK