ALBISTEAK

Euskadin proiektu onak ekiten dira, ez asko

“Euskadin berrikuntza ekintzailetza mailen arazoa daukagu, ez dira lurralde eremu honetan sustatu eta garatu beharko genituenak bezain beste. Repsol Taldearen zein, Euskadin erreferentea den, Petronorren eskutik joatea eta barne-ekintzailetzarekin erlazionatutako eta energia bezalako sektore estrategikoko proiektuak sustatzeko elkarrekin lan egitea ezinbestekoa da”, azpimarratu du Imanol Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapen Saileko diputatuak, Petronorrek, Repsol Fundazioak eta Beaze-k antolatutako, Energia eta Ekintzailetzari buruzko bigarren topaketa zein eztabaida jardunaldian.
03 Aza 2015
ALBISTEAK

Petronorrentzako zigorra epea ez betetzeagatik

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 2014ko ekainaren 21eko, larunbateko, gertakaria dela eta irekitako espediente zigortzailea ebatzi du, Petronorri 20.001 euroko isuna jarriz, epearen kontaketaren alderdi formala ez betetzeagatik.
02 Aza 2015
ALBISTEAK

H4 eta CG1 Unitateen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur gauean H4 Hidrogeno Unitatea gelditzeari ekin zaiola, mantenu lanak egiteko. Halaber, datorren astelehenean, azaroak 2, CG1 Kogenerazio Unitatea eten egingo da, bere turbinan ikuskapena burutzeko. Lanak 3 egunetan luzatuko dira. Printzipioz, ez dute ekoizpenean eraginik izango.
30 Urr 2015
ALBISTEAK

Petronorrek, Repsol Fundazioak eta Beaz-ek Energia eta Ekintzailetzari buruzko II. Jardunaldia antolatuko dute

Petronorrek, Repsol Fundazioak eta Beaz-ek Energia eta Ekintzailetzari buruzko eztabaidaren eta topaketaren II. jardunaldia antolatuko dute datorren asteartean, azaroak 3, Zamudioko Zientzia eta Teknologia Parkeko KABI612 inkubagailuaren eraikinean. EAEko eragile dinamizatzaile nagusiek hartuko dute parte eta ekintzailetzaren esparruko esperientzia arrakastatsu desberdinak azalduko dira, Repsol Fundazioaren Ekintzaileen Funtsak, BEAZek, BIC Berrilanek eta BBK Fundazioak inkubatutako enpresen eskutik.
29 Urr 2015
ALBISTEAK

Petronor, eraldaketa digitalaren eredu

Koldo Gonzalez de Audikana Findegiaren Erosketa zein Kontratazio buruak, merkataritza-kontratuen formalizazio prozesua digitalizatzeko eta legeak ezartzen dituen urteetan zehar bere legezko babesa ziurtatzeko asmoz, Petronorrek Metapostarekin sinatu duen akordio berria ezagutzera eman zuen atzo. Aurkezpena Cebekek antolatutako “Erakundeen Kudeaketan Eraldaketa Digitala Hobekuntza Estrategia gisa“ jardunaldian izan zen.
28 Urr 2015
ALBISTEAK

Somorrostro Irakas-gunearen ikasleek Petronor bisitatu dute

Somorrostro Irakas-guneko Industria Hodien Diseinurako Ikastaroaren ikasle taldeak Petronor bisitatu du findegiko ekipoak batzen dituzten tubuladurek osatzen duten elementuak nola diseinatu eta egiten diren ikusteko asmoz.
22 Urr 2015
ALBISTEAK