Babesa

I. Bilbao Petronor Eko Rallya hirira iritsiko da urriaren 11n, 12an eta 13an

I. Bilbao Petronor Eko Rallya urriaren 11n, 12an eta 13an jokatuko da eta bertan parte-hartzearen munduko errekorra haustu da 47 ibilgailuekin, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz. Ibilgailu den-denek 640 kilometro egin beharko dituzte guztira, tarteka Euskadiko mugak ere zeharkatuz. Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.
09 Urr 2019
ALBISTEAK

Sokorroko Ama bere ermitan bueltan dago

Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu zen igandean, Pobeñan izandako, Sokorrillo erromesaldiaren ohiko prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizan hilabete osoa igaro ostean.
08 Urr 2019
ALBISTEAK

Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”

Aurten ere, Muskizen dira berriro Repsol Fundazioaren “Energikasteko Tailerrak”. Petronorrek hezkuntza-jarduera jostagarria ekarri die Prudencio Cantarranas HIko eta San Juan Bautista Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei eta Muskiz BHIko DBHko eta Somorrostro Prestakuntza Zentroko 3. mailakoei. Helburua da, ume zein gazteak energia iturri ezberdinak ezagutzea eta trantsizio energetikoaren erronkez jabetzea.
27 Ira 2019
ALBISTEAK

Naukasen 2019ko edizioaren arrakasta

2019an antolatutako Naukas Bilbaoren bederatzigarren edizioa, Estatuko dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena, arrakastaz amaitu da: ia 20.000 pertsonak jarraitu dute ekitaldi nagusia, Naukas Bilbao (8.100 pertsonak zuzenean eta beste 10.000 pertsonak streaming bidez). Maila goreneko 100dik gora zientzialari eta dibulgatzaileren eskutik, 10na minutuko hitzaldiak, antzezlanak, musika ikuskizunak eta umeei zuzendutako jarduerak bildu ditu.
26 Ira 2019
ALBISTEAK