Babesa

Mello Saria bueltan da ibilaldi txiki solidarioarekin

Larunbatean, urriak 15, Muskizera itzuliko da Mello Saria, 8-9 kilometroko ibilaldi txikiarekin eta 400 metroko igoera maldarekin, paseoa eman nahi duen edonori zuzendua, baina bereziki txikienei. Kirol ekintza solidario honek Petronorren babesa du, eta Arnasa Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren Elkartea lagunduko du.
13 Urr 2022
ALBISTEAK

Abanto-Zierbenako Mendi Ibilaldia bueltan da

Datorren igandean, urriak 16, Mendi Ibilaldia Abanto-Zierbenara itzuliko da XI. edizioarekin. Pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, aurten 50. urteurrena betetzen duen, Gallarreta Mendi Taldeak Triano eta Grumerán mendietatik igarotzen den kirol-ekitaldi hau antolatuko du berriro, Abanto-Zierbenako Udalaren laguntzaz eta Petronor zein Deiaren babesaz.
10 Urr 2022
ALBISTEAK

Eneko Conde, munduko txapelaren irabazle III. Bilbao Petronor Eko Rallyean

Eneko Conde euskal pilotuak, Lukas Sergnese kopilotuarekin batera, FIA Eco Rally Cup-en munduko txapela jantzi zuen atzo Bilbon. Blendio taldeko bikoteak, Kia e-Soul ibilgailuan, garaipena lortu zuen III. Bilbao Petronor Eko Rallyean, FIA Eco Rally Cup lehiaketari dagozkion Erregulartasun eta Kontsumo kategorietan.
03 Urr 2022
ALBISTEAK

Sokorroko Ama Birjina bere ermitara itzuli da

Socorroko Ama Birjina atzo itzuli zen bere ermitara, Pobeñan ospatu ohi den Socorrilloko erromesaldiaren prozesioan, irailaren 8tik San Nikolas Barikoaren elizan egon ondoren.
03 Urr 2022
ALBISTEAK

Bilbao Petronor Eko Rallyea bueltan da I. Euskadi Basque Country Trofeoarekin

Bilbao Petronor Eko Rallyea hiriko kaleetara itzuliko da asteburu honetan. Irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean egingo den hirugarren edizio honek 52 parte hartzaile inguru bilduko ditu; horietatik ia 44 ibilgailu elektrikoak dira, eta gainerakoak hibridoak, eta irteera nahiz helmuga Bilboko Itsas Museoko zelaigunean dituen 500 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, hiru etapatan. Berrikuntza gisa, aurten, hiru euskal lurraldeak zeharkatuko dituen etapa berezia jokatuko da larunbatean, eta pilotu-kopilotu bikoterik onenak Euskadi Basque Country Trofeoa jasoko du.
29 Ira 2022
ALBISTEAK

Edinorrek TODA Valladolid tokiko energia-komunitatea sustatuko du, 30 udalerri baino gehiago biltzea aurreikusten duena

Edinorrek, Petronorren filialak, Gaztela eta Leonera zabaldu du Tokiko Energia Komunitateen (TEK) eredua, TODA Valladolid proiektua abian jarriz. Proiektu honek probintziako 30 udalerri baino gehiago biltzea espero du. Energia-ekimen honek herritarren parte-hartzea sustatuko du km0-ko tokiko energia iraunkorra sortzeko, udal-eraikinen estalkiak aprobetxatuz, eta, aldi berean, inguruko etxebizitzek eta denda txikiek % 25eko aurrezpena izango dute urteko faktura elektrikoan.
21 Ira 2022
ALBISTEAK